PLANETA,
ERRONKA KOLEKTIBOA

Une erabakigarria da garai hauetako erronkarik handienari, klima aldaketari, arrakastaz aurre egiteko. MONDRAGONek, beraz, kooperatiba guztiak eta beste erakunde mota batzuk inspiratu eta batu nahi ditu prozesu honetan.

Ingurumenaren kudeaketa

Klimarekin duen konpromisoaren erakusgarri, MONDRAGONek bere eredu sozial eta kooperatiboa bultzatzen du, balio kate osoan kontzuentzia klimatikoa sustatuz. Karbonorik gabeko gizarte baterako klima trantsizioan eragile aktiboa den aldetik, kooperatiben jardueraren ingurumen inpaktuen analisia integratzen du eta bere interes talde guztiekin lankidetzan dihardu, inpaktu negatiboak minimizatzeko eta positiboak maximizatzeko.

Deskarbonizazioa

Kooperatibek beren ekoizpen eredua garatzen eta berritzen jarraitzen dute, ekoizpen zentroak deskarbonizatzeko, kontsumoa optimizatuko duten energia kudeatzeko plataformen erabilera sustatuz eta energia berriztagarrien tokiko erabilera eta autohornikuntza sustatuz, kooperatibak dauden eskualdeen energia trantsizioa bizkortzeko.

PLANETA IRAUNKORRAREN ALDE

MONDRAGONek eta kooperatibek hondakin fluxuak murrizten dituzten eta baliabideen erabileran eta eskuragarritasunean oreka dakarten jardueretarantz eboluzionatu dute. Era berean, zirkulartasunerako eta ekoberrikuntzarako soluzioak ezarri dira, jardueretan baliabideen erabilera eta hondakinak desagerrarazteko modua optimizatzen saiatuz.

Mugikortasun Iraunkorra

Kooperatibek beren produktuen banaketa optimizatzen dute, bezeroekin koordinatuta. Testuinguru horretan, karbono gutxiko banaketa logistikoko modu berriak ezartzen dituzte, eta garraio iraunkorrerako soluzioak sustatzen dituzte, pertsonen eta produktuen joan-etorrian izan dezaketen eragina minimizatzeko.

PLANETA IRAUNKORRAREN ALDE

Ingurumen-ziurtagiria duten salmentak

>%75

Mugikortasun planak dituzten kooperatibak

>+50

Erositako energia iturri berriztagarrietatik sortuta

%80

%100ean energia berdea sortu eta kontsumitzeko eratutako kooperatibak

12

SALMENTAK

Salmenten %75 baino gehiago, ISO14001 ingurumena kudeatzeko sistemetako ziurtagiriekin. 4 ziurtagiri 14006 Ekodiseinuan eta 3 ISO50001 ziurtagiri energiaren kudeaketan.

ITURRI BERRIZTAGARRIAK

Ategi zentralak 2023an 600 gigawatten erosketa kudeatu zuen kooperatibentzat, eta horietatik %70 iturri berriztagarrietatik zetozen.

LEAN & GREEN IZARRA

Eroskik 2.300 produktu baino gehiago izan zituen jasangarritasun zigiluekin 2023an.

ENERGIA KOMUNITATEA

12 “Ekiola” kooperatiba eratu dira, hots, %100 berdea eta tokikoa den energia sortzeko eta kontsumitzeko energia komunitateak.

ITSASOEN BABESA

Korporazioak, Cikautxo eta Maier kooperatibekin batera, Europako Primus proiektuan parte hartzen du, polimero birziklatuetatik balio erantsiko produktu teknologikoak sortzeko.

JOAN-ETORRI JASANGARRIAK

50 kooperatiba baino gehiagotan lantokietara joateko mugikortasun planak garatu dira.