Jabeak eta langileak
Enpresa eredu propioa, kalitatezko enplegua lortzeko helburua duena: kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan pertsonen partaidetza eraginkorra eta integrala babesten eta praktikan jarriz.
Pertsonak eta enplegagarritasuna
Kooperatibek talentuaren garapena sustatzen dute, pertsonen
plangintza estrategikoaren eta ekintzan oinarritutako ikaskuntza prozesu bizkor eta etengabeen bidez.
Pertsonak eta osasuna
Funtsezko kudeaketa elementua da eta Osarten prebentzio zerbitzu mankomunatuaren bidez gauzatzen da. Prebentzioaren eta pertsonen ongizatearen kultura modu proaktiboan bultzatzen ditu.
Pertsonak eta estaldura soziala
Pertsonak babestuta daude, mutualistei eta onuradunei (LagunAro)
gizarte laguntza eta aurreikuspena emateko sortutako sistema baten bidez. Sistema horrek hainbat
alderdi garrantzitsu barne hartzen ditu, hala nola erretiroa, alarguntasuna eta ezintasun iraunkorra,
enplegurako laguntza, aldi baterako ezintasuna, osasun laguntza edo familia prestazioak.
Pertsonak, aniztasuna eta inklusioa
Aniztasuna, inklusioa eta justizia soziala gure ereduaren berezko
balioak dira. Aukera berdintasunak, genero berdintasunak, parte hartzeak, gardentasunak eta etikak
konpromiso eta proaktibitate maila handiagoak sustatzen dituen kultura bat sortzen dute.
Pertsonak eta Euskara
MONDRAGONek euskara erabiltzeko eta normalizatzeko urratsak egiten
jarraitzen du. Historikoki bultzatu den alderdia da, eta kooperatibak erreferente bihurtu dira arlo
horretan.