Ausolan Fundazioa
Kolektibo zaurgarriek elikadura osasungarria, nahikoa eta iraunkorra izango dutela ziurtatzea du helburu, familietan bizimodu osasungarriko hezkuntza sustatuz. Bestalde, emakumea enplegu duin batean hasteko trebatze tekniko eta profesionala bilatzen ditu.
+IKUSI
GazteNpresa Fundazioa
Fundazioen artean liderra da EAEn enpresak sortzen eta ekintzailetza sustatzen. Enplegua sortzen
eta kontserbatzen lagunduko duten ekimenak bultzatzea eta ekintzak garatzea da bere helburua. 2022an, 314 enpresa
eta 637 enplegu sortu zituen. Guztira, 6.000 enpresak baino gehiagok jaso dute laguntza.
+IKUSI
Gizabidea Fundazioa
Hezkuntza kooperatiboa sustatzeko sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Debagoienan
(Gipuzkoa) hezkuntza azpiegituren garapena babesten du, gizartearen etorkizuneko erronkei modu
kooperatiboan eta berritzailean erantzuteko.
+IKUSI
GSR Fundazioa
Erakunde honen helburu nagusia mendekotasuna duten eta premia bereziak dituzten pertsonen
kudeaketa atsegin, zintzo, errespetuzko eta berritzaile baterako jarraibideak ezartzea da.
+IKUSI
Leartibai Fundazioa
Garapen ekonomikoarekin konprometituta dagoen toki garapeneko erakundea da, eta bere helburua da
Lea-Artibai eskualdeko (Bizkaia) enpresa sarea indartzea, eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan.
+IKUSI
Mondragon Fundazioa
MONDRAGONen integratutako kooperatiben eremuan ekonomia soziala, heziketa eta prestakuntza
sozio-kooperatiboa eta profesionala eta ikerketa eta garapena sustatzeko, kooperatiben maila
teknologikoa handitzera zuzenduta dago.
+IKUSI
Eroski fundazioa
Eroski Fundazioaren bidez, gizarte ekintzako ekimen ugari egiten dira, batez ere bizitza ohitura
osasungarriak sustatzearekin, kontsumitzailea prestatzearekin, ingurumenaren defentsarekin eta
elkartasunarekin lotuta.
+IKUSI
Mundukide Fundazioa
Hegoaldeko herriekin lankidetzan aritzeko sortu zen, esperientzia, bitarteko eta egikera kooperatiboak
partekatuz, garapen autogestionatu eta integrala sustatzeko.
+IKUSI