GOBERNANTZA,
ENPRESA DEMOKRAZIA

Erabakiak hartzeko, kudeatzeko eta bazkide guztiei kontuak emateko MONDRAGONek duen gobernantza eredu propioak, gardentasuna bermatzen du.

Kooperatibaren izaera

Enpresa egiteko modu demokratiko eta inklusiboa da, proiektu lehiakorrak eta iraunkorrak garatzea ahalbidetzen du kudeaketan parte hartzen duten jabeekin eta langileekin.

Organoen hautaketa demokratikoa

Kooperatiben gobernu eta kudeaketa organoetan parte hartzen duten pertsona guztiak modu demokratikoan aukeratzen dira. Hautaketa prozesuetan, bazkide bakoitzak boto bat du, enpresan duen posizioa edozein dela ere.

Prestakuntza kooperatiboa

Oso alderdi garrantzitsua da; ereduaren ezaugarri identitarioak indartzean jartzen du arreta, eta proiektuaren parte diren pertsonen garapen integrala bultzatu nahi du.

Etika eta Gardentasuna

Gobernantza kooperatiboa konfiantzan eta kudeaketaren etikan oinarritzen da, eta baita ikuspegi eta lidergo kooperatiboan, pertsonen barne sustapenerako irizpideen praktikan eta kooperatiba bakoitzeko kide guztiek kudeaketa eta emaitzak onartzean ere.

Komunikazioa

Kooperatibek beren euskarri eta komunikazio bide propioak dituzte definituta, beren intereseko hartzaileak informatuta edukitzeko: bazkideak eta langileak, enpresa hornitzaileak, bezeroak eta erakundeak. Kooperatibetan barne komunikazioak duen rol garrantzitsua azpimarratu behar da.

MONDRAGON Kongresua

Kooperatiba guztietako 650 ordezkari baino gehiago (%39 emakumeak) urtero biltzen dira Kongresuan, eta organo horrek MONDRAGONen jarraibide edo irizpide orokorrak zehazten ditu. “Geure kabuz gobernatuta” kontzeptuak gobernantza kooperatiboaren oinarrizko nahia islatzen du, erantzunkidetasunaren bidez eta lan erakunde batean pertsonak elkartuta.

PRINTZIPIOAK ETA BALIOAK DITUEN PROIEKTUA

Esperientzia Kooperatiboa hainbat balioren inguruan sortzen da, hala nola lankidetza, partaidetza, erantzunkidetasuna, gizarte erantzukizuna, autoeskakizuna eta berrikuntza.

Alor desberdinetan printzipio sendoak dauzka MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboak; antolaketa demokratikoari (pertsona bat/boto bat), lanaren subiranotasunari (emaitzen banaketa bidezkoagoa, egindako lanaren arabera), ordainsarien elkartasunari (1etik 6ra bitarteko eskalan) edo lankidetzari buruzkoak (elkartasunerako eta enpresa eraginkortasunerako mekanismoekin).

KOOPERATIBEN GOBERNU ORGANOETAKO KIDEAK

Demokratikoki aukeratutako 570 pertsona dira kooperatiben gobernu organoetako kideak.

PRESTAKUNTZA KOOPERATIBOA

2023an, 15.008 ordu eman ziren kooperatibismoari buruzko prestakuntzan bazkide eta gobernantza organo berrientzat.

INFORMAZIO EGUNERATUA ETA DOKUMENTATUA

28 kooperatibak (salmenten %92 biltzen dutenek) reporting ez-finantzarioak dituzte, euskarri gisa balio dutenak informazio, ekintza eta mugarri guztiak kanal bakar batean dokumentatzeko.

Kooperatiben gobernu organoak kudeatzeko demokratikoki aukeratutako pertsonak

570

Prestakuntza kooperatiboko orduak

15.008