LEHIAKORTASUNA ETA
BERRIKUNTZA, BETI

Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza dira MONDRAGONeko kooperatiben negozio eremuak. 2023an, salmenta agregatuak 11.056 milioi eurokoak izan ziren, egindako inbertsioak 369,3 milioi eurokoak eta EBITDA 1.486 milioi eurokoa. Batez besteko plantilla 70.500 pertsonakoa da.

MONDRAGON
berrikuntzaren alde

MONDRAGONek berrikuntzaren alde egiten duen apustuak oso garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta 2.008 pertsona lanaldi osoan aritu dira I+G+b-an. Gainera, 2023an I+G+b-ra bideratutako baliabideak 186 milioi eurokoak izan ziren eta indarrean zeuden patente-familien guztizko kopurua 387koa zen, kopuru benetan garrantzitsua Euskal Autonomia Erkidegoaren osotasunean. Zentro teknologikoak eta I+G+b unitateak batuta, MONDRAGONek 12 erakunde ditu.

Icono de persona
2.008

Pertsona aritzen dira lanaldi osoan I+G+b-an

Icono de dinero

186 M€

I+G+b-ra bideratutako baliabideak

Icono de sello
387

Patente-familia orotara

Icono de microscopio
12

5 zentro teknologiko
eta 7 I+G+b unitate

FINANTZAK

Munduko egoera geoestrategikotik eratorritako ziurgabetasunak markatutako ekitaldian, Laboral Kutxak ekitaldia positibo amaitu zuen, 222,7 milioi euroko emaitza garbiarekin. Horrez gain, LagunAro EPSVk %7,94ko errentagarritasun global garbi positiboa lortu zuen, testuinguru batean non, ekitaldiaren amaieran, finantza merkatuek aurreko urtean izandako galeren zati handi bat berreskuratu zuten.

Logo LABORAL Kutxa
Logo LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxaren
kontsolidatutako mozkina

223 M€

+22,24%

LABORAL Kutxa

INDUSTRIA

MONDRAGONeko Industria Arloaren bilakaera positiboa izan da, oro har.

Salmentak

5.036 milioi euroko salmentak, aurreko urtean baino %15,6 gehiago, eta haietatik 3.755 milioi euro nazioartean, salmenta guztien %75.

Enplegua

Industria dibisioetako lanpostuen batezbestekoa 27.487 izan da, aurreko ekitaldian baino 171 gehiago.

Inbertsioak

202 milioi euro, aurreko urtean baino %2,4 gehiago.

Errentagarritasuna

Aurreko ekitaldiko emaitza garbia 256 milioikoa izan zen, urte bat lehenago baino pixka bat handiagoa.

Salmentak guztira

5.036 M€

+3,9%

mujer maquina

BANAKETA

Arlo honetako partaideak dira Eroski Taldea, zeinaren jarduera nagusia txikizkako merkataritza den, eta Erkop, nekazaritzako elikagaien sektoreko bost kooperatibak osatutako bigarren mailako kooperatiba. Banaketa dibisioak, guztira, 6.020 milioi euroko salmenta garbiekin amaitu zuen 2023. urtea, eta plantilla, orotara, 38.916 pertsonakoa izan da.

Logo LABORAL Kutxa
Logo LABORAL Kutxa

Eroski Taldea

2023ko sarrera garbiak 5.186 milioi eurokoak izan ziren, eta emaitza garbia 104 milioi eurokoa.

erkop

Salmentak 290 milioi eurokoak izan ziren, emaitza 6,4 miliokoa, eta 11.000 lagunek osatzen dute plantilla.

Salmentak

6.020 M€

Plantilla guztira

38.916

fruteria

EZAGUTZA

Hainbat ikastetxek –Arizmendi Ikastola, Lea Artibai Ikastetxea, Txorierri Politeknikoa eta Mondragon Unibertsitatea–, zentro teknologikoek eta I+G+b unitateek osatzen dute arloa. Guztira 2.000 pertsona enplegatzen dituzte eta 150 milioi euroko aurrekontua dute batera.

2022an hainbat ekimen jarri dira abian, MONDRAGONen lidergo zientifikoa eta teknologikoa, berrikuntzan dituen gaitasunak eta jarduera berriak sustatzeko eta garatzeko.

Plantilla guztira

2000

Aurrekontua

150 M€

postits en una mesa

MONDRAGON: EZAGUTZA ARLOAREN ZIFRAK

pertsona lanaldi
osoan (I+G+B)-AN

2.008

zentro teknologiko
eta I+G+b unitate

12

2023an MONDRAGONeko ikastetxeetan formatutako pertsonak

23.424

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO GRADUKO IKASLEAK

6.712

mondragon unibertsitatean
formatutako profesionalak

8.695

patente-familia indarrean

387