MONDRAGON,
BESTELAKO ESPERIENTZIA BAT

MONDRAGON lau negozio arloren inguruan antolatzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Nortasun kooperatiboko errealitatea da, pertsonak zaintzen dituena, merkatu globalean lehiatzen dena eta aurrerabide komuna bilatzen duena.

I+G+b zentroak

12

kooperatibak

92

pertsonak

70.500

Proiektu heterogeneoa da, besteak beste, hartzen dituena: unibertsitate propioa (Mondragon Unibertsitatea), enpleguko BGAEa (LagunAro), jarduera berriak sustatzeko zentro bat, banku erakunde bat (Laboral Kutxa), 5 zentro teknologiko, 7 I+G unitate eta industria eta banaketa negozio ugari.

Gaur egun, 92 kooperatiba autonomo eta independentek osatzen dute, 70.500 pertsona inguru enplegatzen ditu eta bere giza dimentsioagatik, eragin sozialagatik eta lehiakortasunagatik da ezaguna. Hainbat lankidetza eta elkartasun mekanismo ditu, erresilienteagoa izateko eta datozen urteetako erronkei berme handiagoz aurre egiteko.

Proiektu berezia

MONDRAGON lankidetzan egindako lanaren erreferentea da munduan; enpresa egiteko modu arduratsu, demokratiko, lehiakor eta iraunkor bat. Bere ereduaren elementu bereizgarriak honako hauen inguruan oinarritzen dira: pertsonek enpresen errealitatean duten benetako protagonismoa, berrikuntza maila eta gaitasun lehiakorra, eta ingurunearen eta komunitatearen garapenarekin duten konpromisoa.

Beste enpresa mota bat

Demokratikoa –bazkide bat/boto bat–; parte hartzailea –kudeaketan, jabetzan eta emaitzetan– eta eraldatzailea –balio partekatua sortzen du eta gizartea eraldatzeko bokazioa dauka–.

Enplegu iraunkorra eta kalitatekoa

Baldintza duinetan, soldata orekatuekin eta etengabeko prestakuntzarako eta sustapenerako aukerekin.

Solidaritatea ordainsarietan

Sarrerak goitik eta behetik homogeneizatzeko joera duena, gutxieneko soldataren eta gehieneko soldataren artean 1etik 6rako soldata eskalarekin.

Lankidetza ekosistema

Kooperatiben, dibisioen eta beste erakunde batzuen artean egindakoa, aukera berriak sortzeko eta enpresa proiektuen erresilientzia hobetzeko.

Errotutako enpresa

Ingurunearen garapenarekin konprometituta eta erabaki zentroak jatorrizko lekuan kokatuta dituena.

EAE-ko enplegatzaile handiena

MONDRAGON da EAEko enplegatzaile handiena eta Estatuko garrantzitsuenetako bat.

PRESTAKUNTZA ORDUAK
Sello

650.000

INBERTSIOA
Monedas

369,3 M€

ENPLEGUA ESTATUAN
Grupo de personas

60.500

MONDRAGONEN INTEGRATUTAKO KOOPERATIBAK

MONDRAGON ZENBAKITAN

KOOPERATIBAK

92

ENPLEGATUAK

70.500

FAKTURAZIOA

11.056 M€

EBITDA

1.486 M€

INBERTSIOAK

369,3 M€

(I+G+B)-AN LANEAN
DAUDEN PERTSONAK

2.008

INBERTSIOA (I+G+B)-AN

186 M€

EKOIZPEN-LANTEGIAK
MUNDUAN

104