Zenbaki biribiletan, Korporazioak 11.000 M€-tik gora saldu zuen, 70.000 pertsona baino gehiagoko
plantillarekin, eta 593 M€-ko mozkina lortu zuen, errekorra. MONDRAGONeko lau arloek (Industria,
Finantzak, Banaketa eta Ezagutza) bilakaera positiboa izan zuten. Beraz, ondoriozta daiteke gure
kooperatiba guztiek nota onarekin gainditu dutela ekitaldi zail hau, geopolitikak eta horrek ekonomia eta
merkatuen bilakaeran duen eraginak baldintzatuta bada ere.
Bilakaera kuantitatiboaz gain, 2023an azpimarratu beharreko beste alderdi bat Ezagutza Dibisioaren
eraketa formala da, ikastetxeek, unibertsitateak eta zentro teknologikoek osatzen dutena.
Azken batean, oso balorazio positiboa egiten dugu 2023ko itxierari buruz, eta gaur egun lantzen ari garen proiektuek
datozen urteetan fruituak emango dituztela sinetsita gaude. Aurrera!
PRESIDENTEEN GUTUNAK
Iñigo Ucin
Kontseilu Orokorreko presidentea
AURRERA!
“Enpresentzat nazioarteko testuingurua ziurgabea izanik, MONDRAGONeko kooperatiben multzoak bere markak hobetzea lortu du 2023an, gaitasun berritzailea eta lehiakorra erakutsiz”.
Leire mugerza
Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidentea
ELKARREKIN
“MONDRAGONeko kooperatiben ezaugarri bereizgarria da indarrak batzen dituztela gizarte justuago, berdinzaleago, inklusiboago eta jasangarriago bat modu eraginkorrean eraikitzeko”.
MONDRAGONek 2023an izan duen bilakaerak bere eredu sozioenpresarialaren indarra berresten du.
Askotariko proiektuen ekosistema bat, kooperatiboa, merkatuetan lehiatzeko eta enpresa egiteko beste
modu baten balioa nabarmentzeko gai dena –inoiz baino beharrezkoagoa ekonomian eta gizartean–,
pertsonen benetako protagonismoan, ingurunearekiko konpromisoan eta denontzako aurrerabidearen
bilaketan oinarrituta dagoena.
Gure bide orriak gure nortasun kooperatiboa indartzeko, negozioak bultzatzeko, kanpora begira
irekitzeko eta hainbat esparrutako lankidetzaren bidez aurrera egiteko neurriak proposatzen ditu. Nahi
dugulako “munduko erreferente kooperatiboa izatea, lankidetzaren indarraren bidez gizartea eraldatzen
duten pertsonekin, dimentsio humanoari, lehiakortasunari eta inpaktu sozialari dagokienez”.
Horixe da MONDRAGONeko kooperatiben ezaugarri bereizgarria, indarrak batzen dituztela gizarte
justuago, berdinzaleago, inklusiboago eta jasangarriago bat modu eraginkorrean eraikitzeko. Eta hori
guztia posible izan da, da eta izango da, elkarrekin egiten dugulako.