ZER GARA
LANKIDETZA
1956an sortu zen enpresa errealitate kooperatibo baten emaitza da MONDRAGON. MONDRAGONen filosofia jasota dago haren balio korporatiboetan: elkarrekiko lankidetza, kudeaketan parte hartzea, gizarte erantzukizuna, berrikuntza, antolaketa demokratikoa, hezkuntza eta gizarte eraldaketa, besteak beste.
elkarrekiko lankidetza,
gizarte erantzukizuna,
berrikuntza,
hezkuntza,
gizarte eraldaketa…
Nortasun kooperatiboa duten pertsona konprometituak gara, eta proiektu errentagarri, lehiakor eta ekintzailea osatzen dugu, nazioarteko merkatuetan lehiatzeko gai dena. Gure erakundeak metodo demokratikoak darabiltza bere sozietate antolaketan, eta enplegua sortzea, langileen giza nahiz lanbide sustapena eta ingurune sozialaren garapena ditu helburu.
Antolaketari dagokionez, MONDRAGON lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Gaur egun 81 kooperatiba autonomo eta independentek, 70.000 pertsonak eta I+Gko 12 zentrok osatzen dute MONDRAGON. Euskal enpresen rankingeko lehen postuan dago, eta hamargarrenean, Espainiakoan.
KOOPERATIBA
PERTSONA
ZENTRO
POSTUAN EUSKAL ENPRESEN RANKINGEAN
SALMENTAK
150ETIK
GORA HERRIALDETAN
GLOBALAK
Euskal enpresen rankingeko lehen postuan dago MONDRAGON, eta Espainiako enpresa nagusien artean garrantzitsuenetako bat. Bost kontinenteetan dago, eta 104 ekoizpen ezarpen ditu 37 herrialdetan, merkataritza presentzia 53 herrialdetan eta salmentak 150etik gora herrialdetan.
DESBERDINAK
Pertsonak lankidetzan
MONDRAGON kooperatiben elkarte bat da, eta hala izan da sortu zenetik. Ezaugarri hori da bere indarretako bat eta bere arrakastaren arrazoietako bat. Izan ere, MONDRAGONen espezifikotasunetako bat bere elkartze prozesua izan da, non elkar hartzearen abantailak eta kooperatiben giza dimentsioa uztartu diren; horrek ekarri du, hain zuzen ere, proiektu kooperatibo sendo eta solidario baten sorrera.
Misioa
Enpresa izaerako errealitate sozioekonomiko bat da, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena, pertsonek eta pertsonentzat sortua.
Gizarte iraunkor batekin, hobekuntza lehiakorrarekin eta bezeroa gogobetetzearekin konprometitua, enpresa garapenaren bidez eta enplegua sortuz aberastasuna sortzeko eta gizartea eraldatzeko.
Elkartasun konpromisoetan hartzen du oinarri, eta metodo demokratikoak erabiltzen ditu bere antolakuntza eta zuzendaritzarako.
Pertsonek euren enpresen kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea eta integratzea bultzatzen du.
Bisioa
MONDRAGON lankidetza da. Errealitate sozioekonomiko kooperatiboa, pertsona konprometituekin eta enpresa errentagarri, lehiakor eta ekintzaileekin, testuinguru global batean, zeina bere giza dimentsioagatik, eragin sozialagatik eta lehiakortasunagatik ezagutzen den.
Balioak
Lankidetza: Jabeak eta protagonistak.
Parte hartzea: Konpromisoa kudeaketan.
Gizarte erantzukizuna: Aberastasunaren banaketa solidarioa.
Berrikuntza: Etengabeko berrikuntza
Era berean, Printzipio Kooperatiboen eta bere esperientziaren esparruan, MONDRAGONek autoexijentziaren eta erantzunkidetasunaren balioak, elkarrekiko lankidetza, gizarte eraldaketa eta gobernu on kooperatiboaren praktikak bultzatzen ditu.
Printzipioak
1. Atxikimendu askea
MONDRAGONek aldarrikatzen du zabalik dagoela gure printzipioak onartzen dituzten pertsona guztientzat.
2. Antolamendu demokratikoa
bazkide bat-boto bat, kooperatibako gobernu organoak hautatzeko eta gai garrantzitsuenak erabakitzeko.
3. Lanaren subiranotasuna
Emaitzak bazkide bakoitzak emaitza horietara egindako lanaren arabera banatzen dira.
4. Kapitalaren izaera instrumentala eta menpekoa
Kapitalaren faktorea beharrezko baliabidea da, baina ez du boto eskubidea sortzen, eta emaitzetako partaidetza lanaren menpe eta horretara mugatuta dago.
5. Kudeaketan parte hartzea
Pertsonen inplikazio arduratsua enpresa kudeaketaren esparruan.
6. Ordainsarien elkartasuna
Kooperatibaren benetako baliabideen arabera, eta solidarioa barne mailan, kanpoan eta MONDRAGON mailan.
7. Lankidetza
Kooperatiben arteko elkartasunerako eta enpresaren efizientziarako mekanismo gisa.
8. Eraldaketa soziala
Konpromisoa gure ingurunearen garapen solidario eta jasangarriarekin.
9. Izaera unibertsala
Ekonomia Sozialaren esparruan demokrazia ekonomikoa bultzatzen dutenekiko elkartasunean, nazioarteko kooperatibismoaren helburuak barneratuz.
10. Hezkuntza
Pertsona eta kultura kooperatiboa sustatzea, bazkideen eta, oro har, gazteen Heziketa kooperatibo eta profesionalerako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak esleituz.