PRODUKTUEN ETA PROZESUEN INDUSTRIALIZAZIOAN ADITUAK
PRODUKTUEN ETA PROZESUEN INDUSTRIALIZAZIOAN ADITUAK
BERRIKUNTZA SUSTATZEKO ETA GURE ONDAREA HOBETZEKO
INDUSTRIA DIGITALA ETA ADIMENDUNA / JASANGARRITASUNA / OSASUNA ETA ONGIZATEA
KONFIANTZAZKO ZURE INDUSTRIA-, FINANTZA- ETA MERKATU-KIDEA GARA
BATU ZAITEZ GURE PROIEKTURA: PERTSONAK, LANA ETA LANKIDETZA
MONDRAGON Sustapen Zentroa gara, ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa.
Gure bisioak etorkizunera begirako negozio-ereduetan kokatzera garamatza, gure enpresen lehiakortasunari lagunduz. Inpaktu soziala duten negozioak, giza-dimentsio zabal baten testuinguruan.
Proiektu berrien abiatzea kudeatzen dugu, barne-ekintzailetasun eta interkooperazio gaitasunetatik abiatuta, baita kanpoan identifikatutako beste aukera batzuekin aliantzak sortuz eta akzioetan parte-hartuz ere.
Industria, Finantzak, Banaketa eta Ezagutza dira MONDRAGON enpresa-talde sendo eta dibertsifikatua bilakatzen dutenak. 70.500 pertsona eta 160 enpresa baino gehiagok osatua, lankidetzan oinarritutako lanaren erreferentzia da mundu mailan.
Euskadiko lehen enpresa taldea da MONDRAGON, eta Estatuko enpresa nagusien artean garrantzitsuenetako bat. Bost kontinenteetako 37 herrialdeetan dugu presentzia, 104 kanpo-ezarpenekin eta 150 herrialde baino gehiagori salduz.
7.400 ikaslek baino gehiagok osatutako unibertsitatea daukagu, berrikuntzan eta formazio dualean liderra dena. B+G 12 zentro, 2.008 ikertzaile, 186M€ko gastua B+Gn, 371M€ko inbertsioak eta 387 patente-familia indarrean.
Talde kooperatiboa garenez gero, berezkoa dugun elkartze-prozesuak sendotasuna eta elkartasuna sortzen ditu, lankidetza, parte hartzea, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza diren gure balioak sustatuz.
Soluzio adimendunak gure bezeroentzat.
Produktu, prozesu eta zerbitzu adimendunak eta konektatuak.
Efizientzia industriala.
Erakundeen eraldaketa digitala.