2023

Tentsio geopolitikoek – Errusia-Ukraina eta Israel-Palestina gerrak –, abian diren trantsizioekin batera – digitala, ekologikoa eta sozioekonomikoa – eta aspalditik ezagutu ez dugun inflazioarekin batera, merkatuen ziurgabetasuna areagotu zuten. Guztia gorabehera, Korporazioaren negozio guztiek urtea positiboan amaitu zuten, eta horrek erakusten du kooperatibek egoera aldakorretara egokitzeko gaitasuna dutela.

Gainera, 2023an, Donostia Ekonomia Sozialaren hiriburua izan zen urtean, ekimen korporatibo berri bat abiarazi zen, MONDRAGON Health, zeinak osasunaren esparruko, esparru soziosanitarioko eta bioteknologiaren esparruko zazpi kooperatiba biltzen dituen. Era berean, Ezagutzaren Dibisioa ere jarri zen abian, ikastetxeek, unibertsitate batek eta zentro teknologikoek osatua, MONDRAGONeko ezagutzaren ekosistema indartzeko asmoz. 2023an albiste izan zen, halaber, Ekiola Mendialdea, Arraia-Maeztun (Araba), herritarrek eratuta energia ekoizten duen Euskadiko lehen kooperatiba zen-eta.

Ekitaldiaren amaieran jakinarazi zen jada Pello Rodriguez Zabaleta izendatu zutela MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko presidente. Iñigo Ucin ordezkatuko du karguan, eta 2024ko abuztuaren 1ean hasiko da bere zeregin berrian.