1961-1965

Soilik 5 urtetan, Eskola Profesionalak 300 ikasle izatetik 1.000 baino gehiago izatera igaro zen. Caja Laboralen lehen bulegoa ireki zen, eta bi urte eskasean azkar hedatu zen inguruko herrietan.
Arrasatek Tacique markarekin merkaturatu zituen bere produktuak; aurrerago Fagor Arrasate deitu zen. Caja Laboralen Enpresa Dibisioa sortu zen, eta Copreci, Ederlan eta Lana industri kooperatibak jaio ziren.
Kooperatiben arteko mugimendu elkartu bat hasi zen, Esperientziaren etorkizuneko egituren zirriborroa. Grupo Cooperativo Mondragon deitu zenaren ernamuina izan zen; aurrerago Mondragon Corporacion Cooperativa deitu zen, eta, azkenik, gaur egun, MONDRAGON.