ONGI ETORRI

ONGI ETORRI. Bisita gaitzazu, eta ezagutu esperientzia kooperatiboa.

Itzala uzten duen esperientzia.

MONDRAGONen ateak irekitzen dizkiegu MONDRAGON esperientzia kooperatiboa ezagutu nahi duten mundu osoko pertsonei.

Zure egonaldian, MONDRAGONen historia eta egungo errealitatea azalduko dituen Hedapen Kooperatiboko taldeko pertsona batekin egongo zara, eta zure galderei erantzungo die.

Bisita Otaloran da, MONDRAGONeko Zuzendaritza eta Kooperatiba garapenerako zentroan: Aretxabaleta udalerria, Aozaraza auzoa.

Gu bisitatzean kontuan hartu beharrekoak:

  • Gutxienez, 18 urte eduki behar dituzu (bisitan parte hartu behar duten pertsona guztiek).
  • Garaiz iristea gomendatzen dizugu.
  • Argazkiak atera ahal izango dituzu, baina ezingo duzu bideorik edo audiorik grabatu.
  • Baliteke bisita beste pertsona batzuekin partekatzea.
  • Autoa edo garraiobidea beharko duzu, Otalorara iristeko.
  • Larrialdi edo ebakuazio egoeretan, jarraitu segurtasun langileek adierazitako jarraibideei.

Bisitak bi ordu inguruko iraupena du eta zerbitzu honen kostuekin laguntzeko tarifa 20 eurokoa da pertsona bakoitzeko.

 

Hurrengo bisitak astelehena irailak 16, astelehena urriak 21, astelehena azaroak 18, eta astelehena abenduak 16 izango dira (denak ingelesez), goizeko 10:30ean.

BISITA ESKAERA

Hasi