Leire Mugerza MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko presidente izendatuta hasi zen urtea. Javier Goienetxea ordezkatu zuen, hark 7 urtez betetako kargua hartuta.
2022a Ukrainaren inbasioak baldintzatuta egon zen, informazioei dagokienez, baina, halere, energiaren prezioaren igoera ikusgarriak, inflazio neurrigabeak eta munduko ekonomiaren bilakaeraren gaineko aurreikuspen negatiboek ere lekua egin zuten titularren artean.
Gure kooperatiba esparruan, albisterik aipatuena izan zen Oronak eta Ulmak MONDRAGONeko kooperatiba kide izateari utzi ziotela, abenduaren 16an egindako ezohiko batzar orokorren ondoren.
Enpresa dinamikak, beste behin ere, eta testuingurua konplexua izan arren, 2021eko hazkunde ildoan jarraitu zuen.
Era berean, 2022an MONDRAGON Hospitality aurkeztu zen; Enea 2022ko Diseinuaren Sari Nazionala izan zen; Mondragon Linguak eta Alecopek bat egitea eta kooperatiba bakarra osatzea adostu zuten, eta hainbat urteurren ospatu ziren: Soraluce 60, Embega 50, Ondoan 40, eta Mondragon Unibertsitatea 25. Zorionak!