2020-Gaurkotasuna

2020ak mugarri bat jarri zuen gu guztion bizitzetan. Pandemiak erabat aldatu zituen gure bizitzak, eta mundu mailako jarduera ekonomikoak behera egin zuen. Birusaren aurkako prebentzio-neurrietako batek, funtsezkotzat jotzen ez ziren negozioen itxierak, eragin zuzena izan zuen Mondragoneko industria-enpresetan. Hala eta guztiz ere, neurri handi batean 2020ko zifra nagusiei eustea lortu dugu. Halaber, 2020an nabarmentzekoa da Gipuzkoako Ganberak Basque Culinary Centerri emandako saria –Urteko Zerbitzuen Enpresa–, Ausolanen urrezko ezteien ospakizuna eta Ekian Euskal Autonomia Erkidegoko eguzki-parke handiena abian jartzea.