1976- 1980

1976ko azaroaren 29an, Jose Maria Arizmendiarrieta jauna hil zen.
Taldearen bultzadak nabarmen jarraitzen zuen aurrera: salmentak hazi ziren, eta Latz, Kendu eta Dikar gipuzkoar kooperatiba berriak eta Aurrenak gasteiztar enpresa elkartu ziren.
1979an, krisi orokorrak konplikatutako urtea izan arren, MONDRAGONeko kooperatiben esportazioek jauzi ikusgarria egin zuten, eta 53,5 milioi euroren bueltan kokatu ziren, %54 baino gehiagoko hazkundearekin.
Urkide sortu zen, Azpeitia-Zumaia eskualdeko Danona, Egurko, Leioa eta Zubiola kooperatibek osatutako taldea.