1981ean MONDRAGON kooperatiben 25 urte bete ziren,eta hau da data sinboliko horren balantzea:
• Laboral Kutxak 114 sukurtsal ditu, eta Baliabide Hartzekodunak 383,56 M€-ra iritsi dira.
• Industri kooperatibek 498,84 M€-ko zifra gainditu dute.
• Eroski kooperatiba, %38ko hazkundearekin, 90 M€-ren bueltan kokatu da.
Eta, 1985ean, kooperatiben Taldeen Kontseilua eratu zen, gaur egungo MONDRAGONen enbrioi historikoa.
Eta 1986ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean Espainia Europako Erkidego Ekonomikoari atxikitzeko ituna.