1991n, General Motorsek Europako urteko korporazio izendatu zuen MONDRAGON, Zerbitzu-Prezioaren Kalitateari lotuta.
Oronak eta Urssak partaidetza nabarmena izan zuten Sevillako 1992ko Erakusketa Unibertsalean eta Bartzelonako Olinpiadetako instalazioetan. Fagor Sevillako Erakusketa Unibertsalaren hornitzaile ofizial moduan aukeratu zuten.
1994an,Irizarren Century modeloa Britainia Handia zebilen dagoeneko. Urte baten buruan, enpresari Bikaintasun Profesionalaren Felipe Printzearen saria eman zioten, eta Espainiako Urteko Autobusaren saria jaso zuen.