2011n, Orona Galarretako (Hernani) instalazio berriak eraikitzen hasi zen: Orona Ideo Innovation City.
Lankide Aurrezkiaren eta Ipar Kutxaren integrazioa gertatu zen, eta LABORAL Kutxa berria sortu zen, estatuko erakunde finantzariorik sendoenetakoa.
2014tik kooperatiba guztiek egindako ahaleginak azpimarratu daitezke, Fagor Etxetresnetako krisiak kaltetutako bazkideak birkokatzen saiatzeko.
2015ean, nabarmentzekoa da Industria arloak izandako bilakaera, ekitaldian zehar 1.200 enplegu berri baino gehiago sortzera iritsi baitzen.