NEGOZIOAK EGITEN DITUGU
NEGOZIOAK
Ordezkaritza komertzialen eta ekoizpen planten bidez, bost kontinenteetan gaude, hainbat eremutan gainera
Industria, Finantzak, Banaketa eta Ezagutza.
2021/2024ko gure ibilbide orria. Bat-bateko aldaketei aurre egiteko lehiakortasuna, lankidetza eta malgutasuna irabaztea, hainbat ardatz estrategikorekin; esaterako, eraldaketa digitala, iraunkortasuna edo talentua erakartzea.
NEGOZIOAK
Bost kontinenteetan gaude, merkataritza-ordezkaritzen eta ekoizpen-planten bidez, hainbat arlotan:
Industria, Finantzak, Banaketa eta Ezagutza.
GURE EGITURA
MONDRAGON
finantzak
LABORAL Kutxak eta Lagun Aro EPSVk hiru jarduera zehatzetan dihardute: bankua, aseguruak (Lagun Aro Aseguru markarekin) eta gizarte aurreikuspena.
LABORAL Kutxa banku kooperatiboko proiektu bat da, 1,2 milioi bezerorekin lan egiten du, eta gaur egun Espainian kaudimenik handiena duten finantza erakundeetakoa da. Lagun Aro ikurraren bitartez, mota guztietako aseguru zerbitzuak eskaintzen ditu, partikularrentzat zein autonomo eta enpresentzat. Gainera, LagunAro, EPSVk bazkide kooperatibista guztientzako gizarte babeseko sistema propioa kudeatzen du.
industria
PRESENTZIA GLOBALA, JARRERA BERRITZAILEA
Industria Arloak askotariko jarduerak hartzen ditu, eta produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu kontsumo ondasunen sektorean, ekipo ondasunetan, industriako osagaietan, eraikuntzan edo enpresa zerbitzuetan.
banaketa
1.500 SALTOKI BAINO GEHIAGO
EROSKI TALDEA Espainiako banaketako operadore bat da, eta 1.500 saltoki baino gehiagoko sare bat dauka. Bere jarduera batez ere elikagaien banaketan garatzen da, baina, horrez gain, kirol dendak, gasolindegiak, eta optikak dauzka. Taldearen matrizea Eroski kooperatiba da, langile jabeek eta bazkide kontsumitzaileek eratua, zeintzuek kooperatibaren erabaki organo gorenak osatzen dituzten.
ERKOP. MONDRAGONeko Banaketa Arloko kidea da baita ere Erkop elikadura taldea. Catering, garbitasun, abeltzaintza eta baratzezaintzaren sektoreetan egiten du lan.
ezagutza
BERE UNIBERTSITATEA ETA I+GKO 14 ZENTRO
Pertsonen prestakuntza eta heziketa zutabe historikoak dira Esperientzia Kooperatiboan. 1997an, Korporazioak Mondragon Unibertsitatea sortu zuen, eta gaur egun 5.000 ikasle baino gehiago ari dira unibertsitate ikasketak egiten Arrasate, Oñati, Eskoriatza, Markina, Goierri, Irun, Bilbo, Aretxabaleta eta Donostiako campusetan. Bere prestakuntzaren eskaintzan hainbat unibertsitate gradu eta master eta doktoretza programak sartzen dira, ingeniaritza, hezkuntza, komunikazio, enpresa kudeaketa, ekintzailetza eta gastronomiaren arloetan.
MONDRAGONek, halaber, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza sistema integratu bat garatu du (M4FUTURE), eta bertan parte hartzen dute kooperatibek beraiek, ikerketa zentroek, unibertsitateak eta Sustapen Zentro Korporatiboak.
Unibertsitatea
Goi Mailako Eskola Politeknikoa
Enpresa Zientzien Fakultatea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Gastronomia Zientzien Fakultatea
Zentro teknologikoak
Enpresen I+G unitateak
Hezkuntza zentroak eta Lanbide Heziketa
Berrikuntza eragileak
PROIEKTU KORPORATIBOAK
OTALORA
Otalora, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa, 1984an hasi zen eskolak ematen, IKASBIDE izenarekin, graduondoko gazteentzat: Mondragon Talde Kooperatiboko kooperatibek gazte horiei Zentroan graduondoko ikasketak egiteko eta aldi berean Taldeko enpresetan praktikak egiteko aukera ematen zieten.
Ezagutu proiektua
MUGI
Digitalera
Aukera digital berrietan trebatzeko MONDRAGONen prestakuntza gunea. Oraina dagoeneko digitala da, eta etorkizuna are digitalagoa izango da. Mundua geroz eta bizkorrago dabilenez, trebetasun berriak behar ditugu, bizitzako arlo guztietan gero eta azkarrago aldatzen direnak. Zurekin egon nahi dugu, hurbil egon, eta zure etorkizun profesionala eraikitzen lagunduko dizuten baliabideak eskura jarri nahi dizkizugu.
Ezagutu proiektua
Berrikuntzaren
Ekosistema Korporatiboa
MONDRAGONen gure negozioetarako abantaila lehiakorrak identifikatzen ditugu, eta enpresa jarduera berriak, ezagutza eta pertsona prestatuak sortzen ditugu, berrikuntza korporatiboko eredu propio baten bidez.
Ezagutu proiektua
MONDRAGON
People
Munduari irekitako taldea gara, talentua aitortu eta sustatzen duena, edonondik datorrela ere.
100etik gora kooperatiba gara, eta hainbat sektoretan egiten ditugu jarduerak. Non egin nahi duzu lan? Hemen aurkituko duzu bilatzen duzun hori.
Berezi egiten gaituzten askotariko profilak.
Ezagutu proiektua
MONDRAGON
SUSTAPEN ZENTROA
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko plataforma korporatiboa gara. Gure bisioak etorkizunera begirako negozio-ereduetan kokatzera garamatza, gure enpresen lehiakortasunari lagunduz. Negozio solidarioak eta inpaktu soziala dutenak, giza-dimentsio zabal baten testuinguruan. Negozio berrien sustatzaile-talde batek osatua, proiektu berrien abiatzea kudeatzen dugu, identifikatutako barne-ekintzailetasun eta interkooperazio gaitasunetatik abiatuta, baita kanpoan identifikatutako beste aukera batzuekin aliantzak sortuz edota akzioetan parte-hartuz ere.
Ezagutu proiektuaEGIAZTAGIRIAK
KALITATEA
Eragina INDUSTRIAren arloko enpresetan, mundu osoan.
ziurtagiri
(aeroespaziala)
ziurtagiri
(automobilgintza)
ziurtagiri
INGURUMENA
ziurtagiri
ziurtagiri
ziurtagiri
SEGURTASUNA ETA OSASUNA
2 ziurtagiri
ziurtagiri
EUSKARA
ziurtagiri
FUNDAZIOAK
EROSKI
Helburua kontsumitzaileak sustatzea eta defendatzea da, eta, bereziki, kontsumitzaileei prestakuntza eta informazioa ematea. Eroski Consumer da bere erreferentzia nagusia, Interneten audientzia kopururik handiena duen Espainiako komunikabideetako bat.
MUNDUKIDE FUNDAZIOA
Mundukide Hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan aritzeko sortutako proiektua da, esperientzia, bitarteko eta egikera kooperatiboak partekatuz garapen autogestionario eta integrala sustatzeko.
MONDRAGON FUNDAZIOA
MONDRAGONen integratutako kooperatiben eremuan ekonomia soziala, heziketa eta prestakuntza sozio-kooperatiboa eta profesionala eta ikerketa eta garapena sustatzeko, kooperatiben maila teknologikoa handitzera zuzenduta.
+ JAKIN
LAGUN ARO ASEGURUAK – GIZARTE BEGIRADA
Gizartean lan handia egiten du bera diharduen hiru arloetan: herritarren artean kirola sustatzea, kultura bultzatzeko ekintzak egitea, eta trafiko istripua nozitu duten pertsonen bizi kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak martxan jartzea.
+ JAKIN
AZARO FUNDAZIOA
Azaro Fundazioak Lea-Artibai eskualdean jarduera ekonomiko berritzaile berriak sortzen lagundu nahi du. Era berean, kultura ekintzailea eta berrikuntza kultura zabaltzea eta balio kooperatiboak sustatzea ditu helburu.
AUSOLAN Fundazioa
Talde zaurgarriek elikadura osasungarria, nahikoa eta iraunkorra izan dezaten bermatzeko xedearekin sortu da. Era berean, familietan bizitza osasungarriaren ohituretan eta inguruneetan heztea sustatu nahi du, bai eta emakumeari enplegu duin bat lortzeko gaitasun teknikoa eta profesionala ematea ere.
+ JAKIN
GIZABIDEA FUNDAZIOA
GIZABIDEA Fundazioa kultura eta heziketa sustatzearen alde borrokatzen da, eta hezkuntza azpiegitura eta sistema propio bat sortu nahi du, herritarrak eta, oro har, gizartea eraldatzeko helburuarekin. Kooperatibek eta, batez ere, FAGOR TALDEAK elkarrekin egindako lanaren emaitza da GIZABIDEA, eta ikerketara eta hezkuntzara bideratu du irabazien zati bat.
ULMA FUNDAZIOA
Ekonomia Soziala bultzatzeko eta kultura, gizarte, ongintza eta laguntza izaera duten jarduerak sustatzeko. Halaber, hezkuntzaren eta prestakuntza sozio-kooperatiboaren eta profesionalaren aldeko apustua egiten du, bai eta kooperatibismoaren ezaugarriak bere eremu geografikoan zabaltzearen aldekoa ere.