MONDRAGON Peopleren Zerbitzuaren baldintzak Erabiltzaile eta Hautagaientzat
INFORMAZIO GARRANTZITSUA. IRAKURRI ARRETAZ TERMINO ETA BALDINTZA HAUEK (T&B) ERABILTZAILEAK EDO HAUTAGAIAK AITORTU ETA ONARTZEN DU TERMINO HAUEK IKUSTEKO “ONARTZEN DUT” BOTOIAN EDO, KASUAN-KASUAN, ANTZEKO BOTOI EDO ESTEKETAN KLIK EGITEAN LEGEZ LOTESLEA DEN KONTRATU BAT IZENPETZEN DUELA ETA HORRETARAKO LEGE GAITASUN NAHIKOA DUELA. KONTRATU HAU ETA MONDRAGONEK EZARRI EDO ARGITARATU DITZAKEEN BESTE ARAU ETA POLITIKA BATZUK ONARTU ARTE EZINGO DA ZERBITZUA ERABILI.
1. Definizioak
- MONDRAGON People Enplegu Ataria: ataria espezializatuta dago enplegua sustatzen eta Erabiltzaile eta Hautagaiei hautaketa prozesuak eta MONDRAGONeko bazkide diren enpresetako enpleguarekin zerikusia duten jarduera guztiak bilatzen laguntzen. (aurrerantzean, Ataria)
- MONDRAGON: MONDRAGON Corporación Cooperativa, S.Coop. –IFZ F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta 5; 1991-02-08an Kooperatiben Erregistroan 162 zenbakiarekin inskribatua; eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko datuak: 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324. idazpena–, Atariaren jabea eta arduraduna den heinean.
- MONDRAGON People Enplegu Atariaren zerbitzua: Atarian sartzen diren Erabiltzaile eta Hautagaientzako zerbitzua; enplegu bilaketa kudeatzeko tresna; Erabiltzailea enplegu poltsan izena ematea; Enplegu eta prestakuntzaren, buletinen, jakinarazpenen eta informazio interesgarrien Alerten Zerbitzua; sortu daitezkeen eta MONDRAGONek bere erabiltzaileentzat interesgarritzat jotzen dituen beste zerbitzu batzuk. (aurrerantzean, Zerbitzua)
- Agregatzailea: MONDRAGON, bere Atariaren eta Zerbitzuaren bitartez MONDRAGONeko enpresa kideen hainbat enplegu eskaintza jaso eta eta bere Erabiltzaileei eta Hautagaiei eskaintzen dizkiena.
- Enplegu emailea: MONDRAGONeko kide izanik Atariaren bitartez enplegu eskaintzak argitaratzen dituzten enpresak, Hautagaiari eskaintza horietan izena emateko aukera emateko.
- Erabiltzaileak: Atarian doan sartzen den hamazortzi urtetik gorako pertsona fisikoa.
- Kontua: login bidezko identifikazioa eta autentifikazioa, zeinaren bidez erabiltzailea Hautagai bihurtzen baita eta enplegu atarira eta atariaren funtzionaltasun guztietara modu pertsonalizatuan sartu daitekeen.
- Hautagaia: enplegu eskaintzetan izena eman eta bere lehentasunen arabera alarma zerbitzua konfiguratzen utziko dion kontu bat duen erabiltzailea.
- Datu pertsonalak: identifikatuta dauden edo identifikatu daitezkeen pertsonei buruzko edozein informazio.
- Edukiak: Atariaren edo Zerbitzuen bitartez eskuratu daitezkeen informazioak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, fitxategiak, soinu edo irudi fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, beste edozein material.
- Cookieak: Datuak gordetzeko eta berreskuratzeko gailuak, Erabiltzailearen terminalean instalatu eta Zerbitzua neurtu, kontrolatu eta hobetzen uzten dutenak, eta Erabiltzailearen gailua identifikatzen dutenak Atarian edota Zerbitzuan sartzen den bakoitzean.
2. T&Ben xedea (Terminoak eta Baldintzak)
- MONDRAGONek, Agregatzailea den heinean, Erabiltzaile eta Hautagaientzako doako zerbitzu sorta bat eskaintzen du Atariaren bitartez, enplegu emailearen erantzukizunpean enplegu eskaintzak aurkezteko eta horrekin enplegua sustatzeko.
- T&Ben helburua da, baita ere, Erabiltzaileek eta Hautagaiek Atarian eskuragarri dituzten Edukiei ezarri beharreko baldintzak zehaztea.
- T&Bak onartzen diren unetik, Erabiltzailea edo Hautagaia informazio interesgarriez baliatu daiteke, hala eskatuz gero, eta batzuetan informazio pertsonalizatuez ere bai, gehienetan komunikazio elektronikorako bideetatik jasota.
3. Zerbitzua
- Enplegu Atari batean sartzea; Enplegu bilaketa kudeatzeko tresnak Erabiltzaile eta Hautagai guztientzat.
- Erabiltzaileak enplegu poltsan izena ematea, doan, Hautagaiei alta emateko prozesuaren bitartez.
- Enplegu eta prestakuntzaren, buletinen, komunikazioen eta informazio interesgarrien Alerten Zerbitzua Hautagaientzat.
- Sortu daitezkeen eta MONDRAGONen ustez bere erabiltzaileentzat interesgarriak diren beste zerbitzu batzuk
4. Zerbitzuaren kostua
- Erabiltzaile eta Hautagaientzako Zerbitzua doakoa da. Halere, enplegu eskaintzetan izena emateko eta alerta zerbitzurako beharrezkoa da aurrez erregistratzea, eta erregistratzeko ezinbestekoa da T&B hauek eta pribatutasun politika onartzea.
5. Hautagaiaren betebeharrak
- Atariaren bisita librea eta enplegu eskaintzen bilaketa izan ezik, eskaintzetan izena ematearekin eta alerten sistemarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak Hautagaientzat eta hamazortzi urtetik gorakoentzat baino ez dira eskuragarri egongo.
- Une oro, bai ERABILTZAILEAK bai HAUTAGAIAK indarreko legeen arabera erabiliko dute Zerbitzua. Ildo horretan, ERABILTZAILEAK/HAUTAGAIAK bermatzen du Zerbitzuaren bitartez garatzen diren jarduerak lege, moral, ordena publiko eta ohitura onekin bat etorriko direla eta ez dutela inoiz gutxietsiko MONDRAGONen izen eta irudi komertzial ona, ezta Enplegu Emaileena edo hirugarrenena ere.
- ERABILTZAILEAK/HAUTAGAIAK ez du Zerbitzuaren bitartez edukietan kalterik edo aldaketarik eragingo duen inolako ekintzarik egingo, eta ez du eragotziko Zerbitzuaren funtzionamendu egokia, hau da, ez ditu edozein eratako arazo teknikoak eragingo eta ez ditu birus informatikoak eduki ditzaketen edo MONDRAGONek kudeatutako Ataria osorik edo partzialki kaltetu, oztopatu edo eten dezaketen elementuak transferituko.
- HAUTAGAIA da berak sartutako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra; beraz, datu faltsuak edo okerrak ematen baditu, MONDRAGONek eskubidea dauka Atarira, Zerbitzuetara edota Edukietara sartzea debekatzeko.
- ERABILTZAILEAK/HAUTAGAIAK aitortu eta onartzen du Zerbitzua eta bere Edukiak helburu pribatu eta partikularretarako erabili behar direla; beraz, berariaz debekatuta dago enpresa jardueretarako edo jarduera komertzialetarako erabiltzea.
6. Erantzukizunaren mugapena eta bermeen erreserba
- ERABILTZAILEAK/HAUTAGAIAK onartzen du, legeria aplikagarriak baimentzen badu, MONDRAGONek batere erantzukizunik ez edukitzea Atarira, Zerbitzura edo Edukietara sartzearen ondorioz gerta daitezkeen edozein eratako kalte eta galerengatik eta, bereziki, nahiz eta modu esklusiboan ez izan, hauen ondorioz sortu daitezkeen kalte eta galerengatik: (a) legea, morala eta oro har onartutako ohitura onak edo ordena ez betetzea; (b) jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak, enpresa sekretuak, edozein eratako kontratu konpromisoak, ohore, intimitate pertsonal eta famili intimitaterako eta pertsonen irudirako eskubideak, eta hirugarren baten jabetza eskubideak eta beste edozein eratako eskubideak urratzea Atarira, Zerbitzura edo Edukietara sartzearen edo horietako baten bat erabiltzearen ondorioz; (c) konkurrentzia desleialeko ekintzak eta legez kanpoko publizitatea egitea Atarira, Zerbitzura edo Edukietara sartzearen ondorioz; (d) edukiak egiazkoak, zehatzak, zorrotzak, egokiak edo eguneratuak ez izatea; (e) Zerbitzua egokia ez izatea lortu nahi denerako eta Zerbitzuaren erabiltzearekin espero zirenak ez betetzea; (f) Zerbitzuaren bitartez transmititu, zabaldu, gorde eta eskura jarritako edukien edo beste modu batean transmititu, jaso edo lortutako edukien era guztietako bizioak eta akatsak.
- Zerbitzua 24 orduetan egongo da erabilgarri, urteko egun guztietan. Halere, MONDRAGONek eskubidea du ondoren aipatzen diren kasuetan (ez hertsiki) Zerbitzua eteteko: (i) mantentze lanak eta segurtasuneko lanak egiteko, (ii) funtzionaltasunak hobetzeko eta funtzionaltasun berriak instalatzeko, (iii) funtzionamendua/erabilera egiaztatzeko/ikuskatzeko, (iv) matxura dagoenean edo matxura egon daitekeenean.
- ERABILTZAILEAK/HAUTAGAIAK aitortu eta onartzen du (i) Internetek ezaugarri eta muga batzuk dituela, (ii) Internet bidez transmititutako datuen konfidentzialtasuna ezin dela erabat bermatu eta asmo txarrak dituzten erabiltzaileek datu horiek atzeman ditzaketela, (iii) Zerbitzuaren erantzun denborak aldatu daitezkeela sarearen funtzionamendu okerraren ondorioz, (iv) ERABILTZAILEAREN/HAUTAGAIAREN esku jarritako aplikazioak funtzionaltasun konplexuak erabiltzen dituela eta ezinezkoa dela erabiltzeko aukera guztiak probatu.
- ERABILTZAILEAK/HAUTAGAIAK onartzen du Zerbitzuak gabeziak eta akatsak eduki ditzakeela. MONDRAGONek ez du esku hartzen ERABILTZAILEA/HAUTAGAIA Interneten sartzen denean; beraz, Interneteko erabilera oro ERABILTZAILEAREN/HAUTAGAIAREN erantzukizunpean eta arriskupean egingo da. Legeria aplikagarriak onartzen duen heinean, MONDRAGONek berariazko, isilpeko edo legezko berme guztiak baztertzen ditu, besteak beste, titulu berme inplizituak, hirugarrenen eskubideak ez urratzekoak, komertzializagarria edo helburu espezifiko baterako egokia izatekoak, erabilgarri egotekoak eta etenik ez izatekoak, eta Baliagarritasuna, Fidagarritasuna edota Kalitatea ziurtatzekoak.
7. Datu pertsonalak babesteko politika
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politikan. dago jasota eta zehaztuta.
Horren kaltetan gabe, jakinarazten da:
- Zerbitzu batzuetan sartzeko edo Zerbitzu batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da Erabiltzaileek aurrez datu pertsonal batzuk ematea MONDRAGONi (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”, eta MONDRAGONek era automatizatuan tratatuko ditu eta fitxategi baten sartuko, Webguneko zerbitzuak emateko.
- MONDRAGONek baldintza horiek guztiak aurrez eta behar bezala jakinaraziko dizkie Erabiltzaileei, legez eskatu daitezkeen kasuetan eta moduan.
- Erabiltzaileak edo Hautagaiak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, Hirugarren horiei jakinaraziko dizkie zer datu eman dituen eta zer fitxategitan gordeko diren eta zertarako eta fitxategi horrekiko dituzten eskubideak, eta MONDRAGON identifikatuko du eta hirugarren horren baimena eskuratu beharko du bere datuak MONDRAGONi jakinarazteko.
- MONDRAGONek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan. Halaber, MONDRAGONek Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, MONDRAGONek bere esku dauden edo bere sistemen bitartez eskuratu daitezkeen Datu Pertsonalak eta beste edozein informazio jakinaraziko dizkie agintaritza publiko eskumendunei, kasuan-kasuan aplikagarriak diren lege eta erregelamendu xedapenen arabera eskatzen badira.
- Hautagaiek (erregistratutako erabiltzaileak) datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkatzeko eskubideak aitortuta dituzte eta edozein unetan baliatu ditzakete, MONDRAGONekin harremanetan jarrita, Pribatutasun Politikan eskubideez baliatzeko azaldutako prozeduraren bitartez.
8. Komunikazioak, jakinarazpenak eta alertak jasotzeari uko egitea
- Hautagaiak, bere borondatez, komunikazioak, jakinarazpenak eta alertak jaso ditzake, bere interesen arabera. Hautagaiaren profiletik bere interesak konfiguratu ditzake eta, horrela, berariaz baimendu komunikazio horiek bidaltzea edo komunikazioak jasotzeko aukeran baja ematea.
- Dena dela, Hautagaiak ezetz esan ahal izango die horrelako bidalketak jasotzeari eta bere datuen tratamenduari, edo horiek mugatu, Pribatutasun Politikan adierazitako prozedurari jarraituta.
9. Pribatutasun maila hautagaiaren profilean
- MONDRAGON Peoplek pribatutasun mailarik altuena edukiko du beti.
- Hautagaiak MONDRAGONi eta berak izena emandako eskaintzen enpresei baino ez die baimena ematen curriculuma eta identifikazio datu pertsonalak ikusteko. Horrenbestez, eskaintza egin duen enpresak hautagaiaren curriculum eguneratua ikusi ahal izango du.
10. Zerbitzuan baja ematea
- Hautagaiak, nahi duenean, Zerbitzuan baja eman dezake, erabiltzailearen profilean sartu eta bere kontuaren behin betiko baja eskatuz. MONDRAGONek kudeatuko du datuak ezabatzeko eskaera hori.
- Hautagaiak bere kontua aktibo edukitzen jarraitu dezake, baita enplegu berri bat aurkitu badu ere. Atarian jarraitu dezake, alertak desaktibatu ditzake eta, etorkizunean bere ibilbide profesionalean aurrera egiteko beharrezkoa balu, berriro aktibatzea edukiko luke.
- MONDRAGONek datuak tratatuko ditu hautagaia Zerbitzua erabiltzen ari den bitartean; hautagaia Zerbitzuan hamabi (12) hilabete inaktibo balego, MONDRAGONek bere profilaren datuak kenduko lituzke eta baja emango lioke, profila eguneratu gabe dagoela eta datu pertsonalaren kalitaterako mehatxua dela ulertzen baitu.
11. Cookie politika
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia Cookie Politikan dago jasota eta zehaztuta.
12. Informazioaren segurtasuna
MONDRAGONek konpromisoa hartzen du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea eragozteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketakoak hartzeko, kontuan izanik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta gizakien ekintzengatik edo ingurune fisiko edo naturalarengatik datu horiek eduki ditzaketen arriskuak.
13. Kontratuaren suntsiarazpena
MONDRAGONek Erabiltzaileentzako eta Hautagaientzako Zerbitzua emateari utzi ahal izango dio, aurrez jakinarazi beharrik gabe, honako kasu hauetan: (i) Erabiltzaileak/Hautagaiak Zerbitzua ez oso era etikoan edo era mingarrian edo desegokian erabiltzen duenean, T&Bak bete gabe (ii) T&B hauen ondorioz bereganatu diren obligazioetako edozein betetzen ez denean;
14. Lege aplikagarria eta gatazkak ebaztea
- Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira.
- T&B hauen xede diren zerbitzuak ematetik sortu daitekeen edozein gatazka ebazteko, MONDRAGON eta Erabiltzailea/Hautagaia MONDRAGONen helbide sozialeko Epaitegi eta Auzitegien menpe jartzen dira, beste edozein eskumeni berariaz uko eginda. Halaber, Erabiltzailea/Hautagaia Espainiatik kanpo bizi bada ere, MONDRAGON eta Erabiltzailea/Hautagaia Bergarako (Gipuzkoa) auzitegi eta epaitegien menpe jarriko dira, beste edozein eskumeni berariaz uko eginda.
- Hautagaiaren eta Enplegu Emaileen artean ezarritako harremana ENPLEGU EMAILEAren helbide sozialeko Auzitegi eta Epaitegien menpe egongo da.