MONDRAGONen Cookie Politika
1. COOKIEEN ERABILERA: ZER DA COOKIE BAT ETA ZERTARAKO BALIO DU?
Jakinarazten dizugu webgune honek cookieak erabiltzen dituela. Cookie bat testu fitxategi bat da, zure ordenagailuaren, sakelakoaren edo beste edozein gailuren web nabigatzailera bidaltzen dena, eta gure webgunean nabigatzen duzunean informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko balio duena. Cookieei esker, webguneak erabiltzailea ezagutuko du; eta, beraz, normalean, erabiltzaileak hautatu dituen nabigazio aukerak gogoratzeko erabiltzen dira (adibidez: erabiltzen duen hizkuntza, erabiltzaile izena eta pasahitza, edukia erakusteko modu pertsonalizatua…). Beherago jakinaraziko dizugu zein cookie erabiltzen ditugun webgune honetan, bai eta zein den cookie horien funtzioa ere.
2. WEBGUNE HONETAKO COOKIEAK ONARTZEA
Gure webgunean sartzen zaren lehen aldian agertzen den menu zabalgarriaren bidez, edo politika honen jarraibideei jarraituz bestela, gure cookieen konfigurazioa aldatu eta kudeatu dezakezu. Konfigurazioa aldatu gabe jarraitzen baduzu, cookieekin ados zaudela ulertuko dugu.
3. ZER COOKIE MOTA DAUDE?
Hainbat cookie mota daude:
- Kudeatzen eta erabiltzen dituenaren arabera, hauek bereizten dira:
- Cookie propioak: gure web zerbitzari edo domeinuetatik zure nabigatzailera bidaltzen direnak dira, eta, beraz, geuk erabiltzen ditugu.
- Hirugarrenen cookieak: guk zuzenean ez baizik eta cookie horiek ere erabiltzen dituen hirugarren erakunde batek kudeatzen duen zerbitzari edo web domeinu batetik bidalitakoak (adib.: Googleren zerbitzuak).
- Kontuan izan, hirugarrenen cookieak erabiliz gero, webgune honetako cookieak konfiguratzeko sistemak ez badu horiek eragozteko modurik behin erabiltzaileak horiek onartu ondoren, erabiltzen duzun nabigatzailearen aukeretatik edo hirugarrenak berak ezarritako sistemen bidez ezabatu beharko dituzula.
- Cookieen politika honetan identifikatutako hirugarrenek beren politiketan beste herrialdeetara egiten dituzten transferentzien berri izan dezakezu (ikus “Jabea/Ezagutu hirugarrena” atalean adierazitako estekak).
- Aktibo dauden denboraren arabera:
- Saioko cookieak: erabiltzailea zuzeneko saioan identifika dezakete; horrek esan nahi du memorizatu egiten direla, baina saio aktibo batek irauten duen denborarako baino ez dute balio, hau da, webera egiten duzun bisita jakin horretan, eta zure gailuan ez da inolako arrastorik geratuko.
- Cookie iraunkorrak: zure gailuan geratzen dira, eta gure webguneak irakurri egiten ditu bisitaren bat egiten duzun bakoitzean. Cookie horiek ez dute funtzionatzen data jakin bat igarotakoan.
- Helburuaren arabera:
- Cookie teknikoak/funtzionalak: nabigazioa eta webgunearen funtzionamendu ona hobetzen dute.
- Pertsonalizazio cookieak: irizpide batzuen arabera, aldez aurretik definitutako ezaugarri batzuekin sartzeko aukera ematen dute.
- Analisi cookieak: aukera ematen dute estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko erabiltzaileen kopurua eta eskainitako zerbitzua nola erabiltzen duten horiek; helburua gure eskaintza hobetzea da.
- Publizitate edo jokabide cookieak: Interneten nabigatzeko ohiturak aztertzeko aukera ematen digute, zure nabigazio profilari lotutako publizitatea erakusteko.
4. NOLA ALDA DITZAKEZU COOKIEAK?
Erabiltzaileak beti pertsonalizatu ahal izango du “cookieen” erabilera, bai eta horiek gordetzea eragotzi ere. Horretarako, nabigatzailearen aukerak aldatu beharko ditu. Nabigatzailearen arabera, cookieen konfigurazioa leku batean edo bestean egongo da. Zure nabigatzailearen “Laguntza” funtzioa erabiliz gero, aurkitu ahal izango duzu. Era berean, zure nabigatzailea konfiguratu dezakezu lehenespen gisa cookie guztiak onartzeko edo baztertzeko, edo cookie bakoitza jaso izanaren abisua pantailan jasotzeko, eta une horretan zure disko gogorrean ezarri ala ez erabakitzeko.
Nabigatzaile arruntenen artean:
- Firefox: Aukerak\Pribatutasuna\Arakatu\webguneei esan ez dudala nahi ni arakatzerik
- Chrome: Chrome\Konfigurazioa\Erakutsi aukera aurreratuak\Pribatutasuna\Edukiaren konfigurazioa\Cookieak\cookieak lehenespenez blokeatu
- Safaria: Lehentasunak\Pribatutasuna\Blokeatu cookieak
- Explorer: Tresnak\Interneteko aukerak\Pribatutasuna\Konfigurazioa\mugi ezazu kontrol irristakorra erabat gorantz cookie guztiak blokeatzeko edo guztiz beherantz cookie guztiak baimentzeko eta, ondoren, egin klik “Onartu” botoian.
“Cookieak” erabat blokeatzeak zenbait webgune behar bezala erakustea eragotz dezake. Kontuan izan gure cookieak onartzen ez badituzu, ezingo dituzula erabili ez bezeroentzako sarbidea, ez bezeroen Extraneta, eta ezingo duzula letra tamaina pertsonalizatu.
5. ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DITUGU WEBGUNE HONETAN?
Zehazki, cookie mota hauek erabiltzen ditugu gure webgunean:
Cookiearen izena: | Zenbat denbora gordetzen den | Azalpena / helburua |
CONSENT | 6 hilabete | Google: erabiltzaileen lehentasunak |
NID | 6 hilabete | |
__utma | 2 urte | Google analytics: sarreren kontrol estatistikoa |
__utmb | 30 minutu | |
_ga | 2 urte | |
_gat | 10 minutu | |
_gid | 1 dia | |
1P_JAR | 1 aste | Datuak Googlera transferitzen ditu |
NID | 6 hilabete | Google Maps: mapak bistaratzea |
CONSENT | 6 hilabete | youtube: erabiltzaileen lehentasunak eta bideoak bistaratzea |
PREF | 2 urte | |
VISITOR_INFO1_LIVE | 1 urte | |
YSC | sesion | |
BX | 6 hilabete | Flickr: erabiltzailearen lehentasunak |
xb | 1 urte | |
__qca | 5 urte | Vimeo: erabiltzaileen lehentasunak eta bideoak bistaratzea |
__utmt_player | ||
__utmz | 6 hilabete | |
_ga | ||
_gat_UA-76641-8 | 10 minutu | |
_gid | 1 egun | |
continuous_play_v3 | ||
player | 1 urte | |
vuid | 2 urte | |
__cfduid | 5 urte | CloudFlare zerbitzua: konfiantzazko web guneko trafikoa identifikatzea |
SIDCC | 3 hilabete | Segurtasun cookiea, erabiltzaileen datuak babesteko baimenik gabeko sarreretatik |
viewed_cookie_policy | 1 urte | mondragon-corporation: pribatutasunari eta cookie politikari buruzko oharra ikusi dela adierazten du |
PHPSESSID | saioa | mondragon-corporation: mondragon-corporation: PHPk emandako saio identifikatzailea, erabiltzailearen saioak bereizteko |
_gat_UA-41672414-2 | 10 minutu | mondragon-corporation: egin behar diren eskaera kopurua mugatzeko |
MONDRAGONek hirugarren baten zerbitzuak erabiltzen ditu, baita cookie teknologia ere, audientzia analisiak egiteko. Helbide honetan (http://www.google.com/intl/es/analytics) zehatzago jakin dezakegu nola jotzen duen MONDRAGONek hirugarren baten zerbitzuetara, haren webgunearen gaineko informazioa bildu eta erabiltzeko.
Guri buruzko informazio gehiago lor dezakezu gure lege oharraren bitartez edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: info@mondragoncorporation.com
Cookieak baliogabetzea
Gure cookieak onartu/baztertu aukerak baliogabetu ditzakezu, hemen klik eginda:
Cookieak onartu edo baztertu (javascripta behar da).