Ikasi gurekin

Fagor Electronican soluzio eta produktu elektronikoak diseinatu eta garatzen ditugu, berritzeko interesa abiapuntu izanda. Partekatu gurekin inguruan dugun teknologiaren aurkikuntza eta garapena. Egunerokoan, ikasteko, hazteko eta negozioa hasieratik amaierara ulertzeko aukerak aurkituko dituzu etengabe.

 

Oraina eta etorkizuna elektronika dira. Gurekin ikasi nahi duzu?

Ezagutu gure eskaintza Dualak

Zerk bereizten gaitu

Sektore erakargarria

Ingurune teknologikoek erakartzen bazaituzte, esaterako elektronikaren sektorearen barruan, etengabe ari den sektorea baita, Fagor Electronicak ikasteko eta profesionalki garatzeko aukera emango dizu, beti nazioartean mugitzen diren profil tekniko handiko pertsonek lagunduta.

Desberdinak

Enpresa desberdina, zure garapen profesionala osatzen jarraitzeko

Nazioarteko ikuspegia

Lan egin hazkunde handia eta nazioarteko ikuspegia duen sektore lehiakor batean, proiektu berritzaileetan parte hartuz

Berrikuntza eta teknologia

Oso ingurune teknologikoan lan egingo duzu, profesional handiekin batera

Garapena

Bezero handien ondoan egonda eta kultura global batean murgilduta praktikarik onenak eginez eta ikasiz garatu ahal izango zara

Zer da praktikak gurekin egitea?

Zer bilatzen dugu?

Ingeniaritzako/masterreko edo fisikako ikasleak, hainbat espezialitatetakoak (industriala, elektronikoa, informatika, mekanika, telekomunikazioak). Jakin-mina duten pertsonak gustatzen zaizkigu, erantzun moduan “ezetz” bat jasota konforme geratzen ez direnak eta beti pixka gehiago ematen dutenak.

Praktikak edo proiektua FAGOR ELECTRONICAn egin nahi baduzu, begiratu gure eskaintza eta bete eskabidea, prozesua hasteko.

Ezagutu gure eskaintza Dualak