Automobilgintza, teknologia eta lankidetza
Fagor Ederlan liderra da munduan, automobilgintzaren sektorerako osagaien diseinuan eta fabrikazioan. Berrikuntzak eta garapen teknologikoak definitzen dute gauzak egiteko dugun modua, munduko fabrikatzaile nagusientzat ari garenean. Talde handia gara –4.500 pertsona baino gehiago daude gure proiektuaren barruan–, eta balio kooperatiboak eta ingurunearekiko konpromisoa dira gure nortasunaren ezaugarriak. Fagor Ederlanen dugun ikaskuntzako ekosistemari eta antolaketa esparruari esker proiektu berritzaileetan eta nazioartekoetan parte hartzeko aukera eman ahal dizugu, eta zure trebetasun pertsonalak eta profesionalak oso ingurune zorrotzean garatu ahal izango dituzu bertan.
Izan gure erronken parte.
Galderarik al duzu?
Jarri harremanetan Izarorekin >Ezagutu gure eskaintza dualak
Zerk bereizten gaitu?
Automobilgintza, inoiz ikusi ez duzun moduan
Fagor Ederlanen ingurune hurbila, dinamiko eta kolaboratiboa aurkituko duzu, non hainbat lantalde internazionaletan eta diziplina askokoetan parte hartuko duzun, gure proiektuetako beste pertsona bat gehiago izanda. Ziurtatuko dugu ahalik eta konpetentzia gehien dituen profesional bat bihurtzeko behar dituzun ezagutzak, laguntzak eta orientabideak jasoko dituzula.
Kooperatiba eta enpresa globala garen heinean, eta automobilgintzan lider garenez, Fagor Ederlanen pertsonak gure erakundearen muina direla sentitzen dugu. Sektorearen etorkizuneko erronkei erantzuteko prestatuko zaitugu, zure garapen eta hazkunde pertsonalean eta profesionalean lagunduta.
Liderrak gara automobilgintzan
Goi mailako estandarrak dituen ingurune zorrotz batean ikasiko duzu, non fabrikatzaile nagusiak diren gure erreferentzia eta gidari.
Talde lana
Hainbat aditu taldetan sartuta, ingurune teknologikoetan trebatuta eta kudeaketan parte hartuta, gurekin batera arituta ikasiko duzu.
Lan metodologia
Metodologia frogatuak ditugu, zure ikaskuntza eta zure lanbidearen garapenerako beharrezkoak diren ezagutza gakoak praktikan jartzea bermatzen duten metodologiak.
Ingurune berritzailea
Edertek gure Zentro Teknologikoak automobilgintzaren sektorearen etorkizuneko erronka handiei erantzuten die abangoardiako ikerketa proiektuen bitartez.
Gure kooperatiba kultura
Lankidetzazko kultura sendoa duen kooperatiba industriala gara. Pertsonengan sinisten dugu eta talde lana sustatuko dugu.
Nolakoa izango da zure esperientzia?
Fida zaitez
Konfiantza norengan jarri edukiko duzu: Dakitena zuri irakasteko irrikitan dauden pertsonak edukiko dituzu ondoan. Ezagutzak eta esperientzia frogatua dituen norbait edukiko duzu beti ondoan, zure garapen profesionalean laguntzeko.
Lankidetzan aritu
Ikasi, irakatsi eta lagundu egingo duzu. Zorrotzak izango gara geure buruarekin eta zurekin ere: kalitatea araua da gure sektorean. Bakoitzaren hoberena nahi dugu.
Ikasi
Zure ikaskuntza prozesuaren protagonista izango zara. Egitea, gure ustez, ikasteko modurik hoberena. Zure aurrerapena neurtzeaz arduratuko gara, zure esperientzia eraldatzailea bermatzeko.
Zer bilatzen dugu?
Industria ingeniaritza edo goi mailako prestakuntza zikloa ikasten ari zara? Zure bila ari gara Jakin-mina duten pertsonak bilatzen ditugu, pertsona konprometituak, parte hartzaileak eta gurea moduko proiektu global eta berritzaile batean ikasteko prest daudenak.