Egin zure praktikak Danobatgroupen

Oso kultura eta balio markatuak dituen kooperatiba bat gara, eta tradizio handia dugu edozein modalitate dualetan ari diren ikasleak hartzeko, gure ekipoan talenturik onena sartzeko modu gisa. Hori dela eta, Danobatgroupen erakunde osoak laguntza eta babesa ematen die guri lagun egiten diguten pertsonei prestakuntza dualeko edozein formatutan.

Ezagutu gure eskaintza Dualak

Zerk bereizten gaitu?

Teknologia eta lidergoa

Makina-erremintaren fabrikazioan eta fabrikazio industrialeko prozesuetarako soluzio teknologikoki aurreratuen garapenean espezializatutako industria taldea gara. Sei kooperatibak (DANOBAT, SORALUCE, GOIMEK eta DANOBATGROUP) eta zentro teknologiko batek osatzen dute Danobatgroup.

Makina-erreminten eta ekoizpen sistema teknologikoki aurreratuen fabrikazioan espezializatuta, Danobatgroupek 1400 profesionalek osatutako plantilla bat dauka eta proiektu berritzaileetan eta nazioarteko testuinguruetan garatutakoetan parte hartzeko aukera ematen du, hau da, pertsona taldeari trebakuntza bikaina eta enplegagarritasun handia bermatzen duten ezaugarriak ditu.

Ingurune dinamiko eta parte hartzailea eskaintzen dugu, non funtsezkoa baita motibazioa, bokazioa eta beste errealitate batzuk deskubritzeko eta kultura anitzeko lantaldeetan integratzeko eta lan egiteko interesa izatea. Talentuaren kudeaketa estrategikoaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonek beren potentzial guztia adierazi, beren asmoak asebete eta helburuak lortu ahal ditzaten.

Nazioartekoa

Nazioartera oso zabalduta dagoen taldea gara, eta ordezkaritza komertzialak eta bikaintasun zentroak ditugu herrialde estrategikoetan, hala nola Alemania, Herbehereak, Estatu Batuak, Italia eta Txina

Liderrak

Makina-erremintaren sektoreko liderrak gara.

Fakturazioaren %9 I+G+B arlorako

Fakturazioaren %9 baino gehiago I+G+B jardueretan inbertitzen dugu

Ikerketa

Ikerketarako zentro teknologiko bat dugu, eta izen handiko erakundeekin lankidetzan dihardugu, hala nola aeronautikako fabrikazio aurreratuko zentroarekin (CFAA) edo Ingalaterrako Advance Manufacturing Research Centre (AMRC).

%90eko Export

Gure ekoizpenaren %90 baino gehiago esportatzen dugu.

Bezeroak

Beren sektoreetan liderrak diren sektoreekin elkarlanean dihardugu, esaterako Siemens, Rolls Royce, Lufthansa edo CAFekin.

Zer da zure praktikak gurekin egitea?

Mugarik gabeko garapena

Danobatgroup leku ezin hobea da zure karrera profesionala garatzeko, pertsona bakoitzak dituen gogoak eta gaitasunak izango dira horretarako mugapen bakarrak. Prestakuntza eta pertsona guztien garapenean laguntzea dira gure ereduaren funtsezko zati bat, erakundean dugun talentuaren alde egiteko modu nagusi gisa.

Zer bilatzen dugu?

Hainbat espezialitatetako (industria, elektronika, mekanika, etab.) ingeniaritza/master gradua egiten ari diren ikasleak bilatzen ditugu, gure egunerokotasunean integratu nahi duten eta Danobatgroup bezalako erakunde dinamiko baten barrutik bizitzea zer den jakiteko ilusioz dauden ikasleak.

Ekimena eta jakin mina

Taldean eta sarean lan egitea. Partekatzeko eta ikasteko gogoz

Harremanak sortzeko gaitasuna

Ingurune pribilegiatu batean enpresara lehen aldiz hurbiltzeko gogoa

Profesionalki garatzea

Nazioarteko lankide, bezero eta hornitzaileekin interakzioan aritzeko interesa

Ezagutu gure eskaintza Dualak