Ikasteko modu desberdin bat

MONDRAGON: Kooperatibak eta erreferenteak diren ikastetxeak eredu DUALean elkarlanean. Prestakuntza eta enpresa gure DNAn daude.

Prestakuntza
esperientzia desberdina

Emaiozu bultzada zure ibilbide profesionalari MONDRAGONeko prestakuntza dualarekin. Alternantzia bidezko prestakuntza, ikasiz eta lan eginez esperientzia lortzeko eta lan mundurako sarbidea edukitzeko.

1956an Eskola Profesionaleko bost ikaslek MONDRAGONeko lehenengo kooperatiba sortu zuten. Orduz geroztik, prestakuntzaren eta enpresaren arteko hurbiltasuna gure DNAn dago. Dual jaio ginen, eta dualak gara.

Prestakuntza duala: ikasi eta lan egin

Ikasteko eta lan egiteko aukera eskaintzen dizugu, lanbide heziketako ikaslea bazara, zein unibertsitatekoa edo gradu ondokoa. Programa dualak, praktikak, gradu edo master amaierako proiektuak eta doktoretzak eskaintzen dizkizugu.

MONDRAGONen gaur egun 80.000 pertsonatik gora gara mundu osoan barrena. MONDRAGON osatzen dugun 98 kooperatibetakoren batean ikasi eta lan egin ahalko duzu gurekin, oso sektore ezberdinetan liderrak diren kooperatibetan hain zuzen ere, hala nola automobilgintzan, makina-erremintan, banaketan edo finantzetan.

Lehen mailako prestakuntza zentroak

MONDRAGONen aitzindariak gara prestakuntza alternantzian edo prestakuntza duala eskaintzen, 1943an sortu genuelarik Eskola Profesionala.

Lehendabiziko Eskola Profesionala izan zen hura gaur egun Mondragon Unibertsitatea da, 5.600 ikasletik gora dituen Unibertsitatea, gaur egun Alecop da, ikasle kooperatiba bat, zeinetan urtero 250 ikaslek ikasketak eta lana uztartzen dituzten, gaur egun Lea Artibai eta Txorierri dira, eredu dualaren aldeko apustua egiten duten eskola politeknikoak. Gure ikastetxeek kalitatezko irakaskuntza eskaintzen dute, hainbat hizkuntzatan eta esperientzia praktiko eta nazioarte mailakoekin.

Prestakuntza duala datuetan

ikaslek uztartu dituzte ikasketak eta lana azken 5 urteetan
ikaslek egin dituzte enpresetako praktikak urtero
ikasketa amaierako proiektu enpresetan urtean
%
enpresekin elkarlanean egindako tesiak
%
Enplegu tasa

Galderak eta erantzunak

  • Dualaren estalkipean zure ikasketak eta horiek praktikan jartzeko formula anitz ulertzen dugu, benetako proiektu eta erronkekin uztartzeko MONDRAGONeko kooperatibetan. Ingurune profesional batean izango dituzun lehendabiziko esperientziak tutoreen laguntzarekin bizitzeko aukera emango dizu, bai alderdi akademikoan, bai profesionalean.

Ikasteko lau eskaintza mota desberdintzen ditugu:

  • Praktikak: enpresako egonaldiak, zure ikasketen eremu profesionaleko ezagutzak praktikan jartzeko aukera izateko.
  • Ikasketa amaierako proiektuak: gradu amaierako edo master amaierako lana egin ahal izango duzu kooperatiba bateko benetako erronkekin.
  • Programa dualak: prestakuntza ziklo bat, unibertsitate gradu edo master bat egin dezakezu, ingurune akademiko batean eta ingurune profesional batean ikasketak burutzea aurreikusiz.
  • Doktoretzak: urte anitzeko ikerketa proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen dizugu zure Doktore Tesia ingurune erreal batean garatzeko.
  • Lanbide Heziketako ikasleei, unibertsitate gradu edo masterretako ikasleei eta doktoregaiei zuzenduak dira.
  • Lehenengo urratsa da sarbide betekizuna betetzen duzula eta beharrezko aurretiazko ikasketak dituzula ziurtatzea, izena eman zure intereseko eskaintzan eta eman beharreko urratsen berri ematen joango gara.