MONDRAGONen webgunea erabiltzeko baldintzak
1. Erabiltzeko baldintzak eta onarpena
Baldintza hauek MONDRAGON Corporacion Cooperativa, S.Coop.ek (aurrerantzean, MONDRAGON) –IFZ F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta 5; 1991-02-08an Kooperatiben Erregistroan 162 zenbakiarekin inskribatua; eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko datuak: 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324. idazpena– bere erantzukizunpean duen webgunearen erabilera arautzen dute.
Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta adierazten du erabiltzaileak webgunean sartzen den unetik argitaratutako bertsioaren gaineko baldintza orokorrak edo partikularrak erabat eta erreparorik gabe onartzen dituela. Horregatik, Erabiltzaileari gomendatzen zaio dokumentu hau arretaz irakurtzeko.
Webgunearen bitartez, MONDRAGONek Erabiltzaileei aukera ematen die berak edo webgunearen hirugarren erabiltzaileek edo zerbitzu eta edukien hirugarren hornitzaileek eskura jarritako hainbat zerbitzu eta eduki eskuratzeko eta erabiltzeko (aurrerantzean, “Zerbitzuak”).
MONDRAGONek eskubidea dauka webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa alde bakarretik aldatzeko, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe. Eskubidea dauka, baita ere, Zerbitzuak eta Webgunean eta bere Zerbitzuetan sartzeko edo horiek erabiltzeko eskatzen diren baldintzak aldatzeko, edozein unetan eta aurretiaz jakin beharrik gabe.
2. Webgunean sartzea eta erabiltzea
2.1. Webgunearen sarbide eta erabilera doakoak
Webgunearen bitartez ematen diren Zerbitzuak doakoak dira erabiltzaileentzat; halere, batzuetan beharrezkoa izango da MONDRAGON Peopleren enplegu atarian erregistratzea. Adingabeak ezin dira erregistratu.
2.2. Webgunea eta Zerbitzuak egoki erabiltzeko betebeharra
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea eta Zerbitzuak erabiltzean Legea, Baldintza hauek, ohitura onak, ordena publikoa eta oro har onartzen diren helburuak betetzeko, eta, era berean, ez ditu Webgunea eta Zerbitzuak erabiliko legez kanpoko helburu edo ondorioetarako, Baldintza hauetan ezarritakoaren aurkakoetarako, hirugarrenen eskubide eta interesen eta irudiaren kalterako, edo Webgunea eta Zerbitzuak kaltetu, erabilezin utzi edo gainkargatu edo Erabiltzaileek Webgunea eta Zerbitzuak normaltasunez erabiltzea eta baliatzea oztopatu dezakeen zerbaitetarako.
2.3. Erabiltzaileek Edukiak egoki erabiltzea
Erabiltzailea behartuta dago informazio, mezu, grafiko, marrazki, soinu edo irudi fitxategi, argazki, grabazio, software eta, oro har, Webgunearen edo Zerbitzuen bitartez eskuragarri dagoen edozein material (aurrerantzean, “Edukiak”) arretaz, zuzen eta legez erabiltzera eta, bereziki, ez du hau egingo:
- Edukiak legez kontrako helburu edo ondorioetarako erabili, ezta ohitura onen eta oro har onartutako erabileren edo ordena publikoaren kontra ere;
- MONDRAGONen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak ezabatu, saihestu edo manipulatu, ezta ere markaren edozein titularrenak, MONDRAGONen edo Edukietan agertzen diren titularren gainerako identifikazio datu edo eskubideak, ezta ere babes gailu teknikoak, aztarna digitalak edo Edukiek eduki dezaketen edozein informazio mekanismo ere;
- Edukiak eta, bereziki, Webgunearen edo Zerbitzuen bitartez eskuratutako edozein eratako informazioa erabili publizitatea bidaltzeko, salmenta zuzenerako edo beste edozein helburu komertzialetarako komunikazioak bidaltzeko, eskatu ez diren mezuak pertsona askori bidaltzeko, helburua edozein dela ere. Informazio hori, halaber, ez du modu batera edo bestera saldu edo zabalduko;
- Eta bereziki, ez du datu pertsonalen, merkatuaren, kontsumitzaileen eta Jabetza Intelektualaren babeserako arauen kontra doan ekintzarik egingo.
Erabiltzaileak betebehar horietako edozein hausteak legez dagozkion ekintzak eragingo ditu.
2.4. MONDRAGON Peopleren enplegu webguneko identifikazioa eta autentifikazioa, login bitartez
Erregistratuz gero, Webguneak erabiltzailearen identifikazioa eskatzen duen arloetan, Erabiltzaileak agintzen du arretaz erabiliko dituela eta isilpean gordeko dituela bere profilaren esteka edo, kasuan kasu, Webgunean edo Zerbitzuetan sartzeko esleitzen zaizkion pasahitza/k eta erabiltzaile izena/k.
Erabiltzaileak pasahitza/k eta erabiltzaile izena/k arduragabekeriaz erabiltzeagatik edo galtzeagatik hirugarren batek haren pasahitza/k eta erabiltzaile izena/k erabili eta Zerbitzuak erabili eta kalte eta galerak sortzen baditu, Erabiltzaileak kalte eta galera horien gastuengatik erantzungo du.
2.5. Foro Irekiak eta Sare Sozialak
Erabiltzaileak obligazioa hartzen du Erabiltzaileei Webgunean Edukiak sartzen eta beste Erabiltzaile batzuei Edukiak eskuratzen uzten dieten Zerbitzuak, esaterako, foroen zerbitzuak, blogak, interesak eta produktuak partekatzekoak, orrialde pertsonalak eta sare sozialak, legeen eta baldintza hauen arabera eta oro har onartutako moralaren eta ohitura onen arabera erabiltzeko.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Foro Irekien eta Sare Sozialen bitartez honelako Edukiak transmititu, zabaldu edo hirugarren esku ez jartzeko:
- modu batera edo bestera funtsezko eskubide eta askatasun publikoak urratu, gutxietsi edo erasotzen dituztenak;
- delitu ekintzak, ekintza iraingarriak, difamatzaileak, doilorrak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen kontrakoak egitera eramaten, akuilatzen edo sustatzen dituztenak;
- Sexu, arraza, erlijio, sinismen, adina edo izaera dela-eta diskriminatzen duten jarduerak, jarrerak edo ideiak bultzatu, sustatu edo eragiten dituztenak;
- faltsuak, anbiguoak, okerrak, gehiegizkoak edo ezordukoak direnak eta, beraz, beraien xedea edo komunikatzailearen asmo edo nahiak oker ulertzera daramatenak.
- hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko edozein eskubideren babespean daudenak, baldin eta Erabiltzaileak aurretik ez badu eskubideen titularren eskutik eduki horiekin egiten ari denerako edo egin edo egitea nahi duenerako beharrezkoa den baimena eskuratu; hirugarrenen enpresa sekretuak urratzen dituztenak;
- ohorearen, intimitate pertsonalaren eta famili intimitatearen edo pertsonen irudiaren beraren kontrakoak direnak.
- komunikazioen sekretuaren gaineko araudia hausten dutenak;
- legez kanpoko publizitatea, engainuzkoa edo desleiala eragiten dutenak eta, oro har, edo konkurrentzia desleiala direnak;
- hirugarrenen sarearen, sistemaren edo ekipo informatikoen (hardwarea eta softwarea) ohiko funtzionamendua eragotzi edo kaltetu dezaketen birusak edo beste elementu fisiko edo elektronikoak dituztenak, edo ekipo informatiko horietan gordetako dokumentu elektronikoak eta fitxategiak kaltetu ditzaketenak.
Hori guztia gorabehera, MONDRAGONek eskubidea dauka hirugarrenek Foro Irekien eta Sare Sozialen bitartez transmititu eta zabaldutako eta Erabiltzaileen esku jarritako Edukiak edozein unetan eta aurrez abisatu gabe berrikusteko, dela norberaren ekimenez, dela hirugarren batek eskatuta,
baldin eta bere ustez Baldintza hauetan ezarritakoaren kontra badoaz. Erabiltzaileak berariaz onartzen du MONDRAGONek kontrol hori egitea.
2.6.- Estekak eta Hiperestekak
Erabiltzaileek eta, oro har, beraien webgunearen eta Webgunearen edo Zerbitzuen edozein orrialderen artean hiperesteka bat (aurrerantzean,
- “Hiperesteka”) ezarri nahi duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Hiperestekak Webgunearen orrialdeetan eta Zerbitzuetan baino ez du utziko sartzen, eta ezingo ditu inola ere erreproduzitu;
ez da deep-link edo hiperestekarik ezarriko Webguneko orriekin edo Zerbitzuekin;
2.7. Erantzukizuna kalte eta galerengatik
Dokumentu honen artikuluetan jasotako Baldintzak direla eta, Erabiltzaileak bere obligazioetakoren bat ez betetzeagatik MONDRAGONek kalterik eta galerarik edukitzen badu (eduki badu, eduki badezake edo ustez eduki badezake), Erabiltzaileak horien guztiengatik erantzun beharko du.
MONDRAGONen eskubidea da zuzenbidearen arabera dagozkion lege ekintzak abiaraztea.
3. Datu pertsonalen tratamendua
- Zerbitzu batzuetan sartzeko edota Zerbitzu batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da Erabiltzaileek MONDRAGONi aurrez hainbat datu pertsonal ematea (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”), eta MONDRAGONek era automatizatuan tratatuko ditu eta fitxategi baten sartuko, Webguneko zerbitzuak emateko.
- Baldintza horiek guztiak aurrez eta behar bezala jakinaraziko dizkie MONDRAGONek Erabiltzaileei, legez eskatu ahal zaizkien kasuetan eta moduan.
- Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, Hirugarren horiei jakinaraziko dizkie zer datu eman dituen eta zer fitxategitan gordeko diren eta zertarako eta fitxategi horrekiko dituzten eskubideak, eta MONDRAGON identifikatuko du eta hirugarren horren baimena eskuratu beharko du bere datuak MONDRAGONi jakinarazteko.
- MONDRAGONek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Halaber, MONDRAGONek Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, MONDRAGONek bere esku dauden edo bere sistemen bitartez eskuratu daitezkeen Datu Pertsonalak eta beste edozein informazio jakinaraziko die agintaritza publiko eskumendunei, kasuan-kasuan aplikagarriak diren lege eta erregelamendu xedapenen arabera eskatzen badira.
- Hautagaiek (erregistratutako erabiltzaileak) datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkatzeko eskubideak aitortuta dituzte eta edozein unetan balia ditzakete, MONDRAGONekin harremanetan jarrita, Pribatutasun Politikan eskubideez baliatzeko azaldutako prozeduraren bitartez.
4. Bermeak eta erantzukizuna
4.1. Salbuetsitako bermeak eta erantzukizuna Webgunearen eta Zerbitzuen funtzionamendua dela eta
MONDRAGONek ez du bermatzen Webgunea erabilgarri eta etengabe funtzionamenduan egotea edo bertan jasotako informazioa, edukia, softwarea, materialak edo produktuak ere beti eskuragarri egotea, lege aplikagarriak onartzen duen heinean.
Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain Webgunea eta bere zerbitzuak eta erabiltzaileek Webgunetik esperotako erabilerak erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan etenak gertatzeagatik gerta daitekeen edozein eratako kalte eta galerengatik.
Dena dela, MONDRAGON ahalik eta ondoen saiatuko da Webgune hau etengabe erabilgarri egon dadin.
Era berean, MONDRAGONek ez ditu bere gain hartuko Erabiltzaileak nabigatzaile baten bertsio eguneratu gabeko eguneratu bat edo segurua ez den bertsio bat erabiltzearen ondorioz gertatu daitezkeen segurtasun akats edo hutsegiteak, ezta ere nabigatzailean erregistratutako Erabiltzailearen gakoak edo identifikazio kodeak gordetzeko gailuak aktibatzearen ondorioz gertatu daitezkeenak, edo nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz sortutako kalte, errore edo zehaztasunik ezak.
MONDRAGONek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolaketazko guztiak ezarri ditu.
Nahiz eta MONDRAGONek arlo horretako segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri dituen, ez du kontrolatzen ez bermatzen Webgune honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatiko horretan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan nahasmenduak eragin ditzaketen birusak eta beste elementu batzuk ez egotea.
MONDRAGONek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik.
Erabiltzaileak onartzen du MONDRAGONek Webgunea fede onez sortu eta garatu duela, barruko eta kanpoko iturrietako informazioarekin, eta egun dagoen moduan eskaintzen diela informazio hori erabiltzaileei eta, beraz, informazioa okerrak edo hutsak eduki ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak MONDRAGON salbuesten du Webgunean nabigatzen duenean fidagarritasunari, erabilerari edo espektatiba faltsuei lotuta gerta daitekeen edozein erantzukizunetatik.
4.2. Salbuetsitako bermeak eta erantzukizuna Webgunetik kanpo ostatatutako zerbitzu eta edukiak direla eta
Gerta daiteke Webguneak esteka bidezko gailu teknikoak (hala nola estekak, bannerrak,, botoiak), direktorioak eta bilaketa tresnak Erabiltzaileen esku jartzea, Erabiltzaileek hirugarrenenak diren webguneetara sartu ahal izateko (aurrerantzean, “Estekatutako Guneak”). Kasu horretan, Webgunean esteka, direktorio eta bilaketa tresna horien estekak instalatzearen helburu bakarra da Erabiltzaileei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzen eta eskuratzen laguntzea, eta horrek ez du esan nahi MONDRAGONen eta Estekatutako Guneen operadoreen artean lotura edo harremanik dagoenik.
MONDRAGONek ez ditu aurretiaz kontrolatzen, ezta onartu eta bere egin ere, Estekatutako Guneetan dauden zerbitzuak, informazioak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein eratako materialak. Erabiltzailea, beraz, ahalik eta kontu handienez ibili behar da Estekatutako Guneetan dauden zerbitzuak, informazioak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein eratako materialak baloratzean eta erabiltzean.
MONDRAGON erabat salbuetsita dago hauen ondorioz gertatzen diren edo gertatu daitezkeen edozein kalte edo galeraren erantzukizunetik: (a) estekatutako zerbitzuen funtzionamendua, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna; (b) guneetan dagoen informazioa edo edozein material mantentzea; (c) estekatutako zerbitzuak ematea edo transmititzea, 4.2 baldintzan jasotako termino berberekin eta irismen berarekin.
5. Webguneko sarbidea ukatzea eta kredentzialak kentzea
MONDRAGONek eskubidea du, bere ekimenez edo hirugarren batek eskatuta, Baldintza hauek edo aplikagarriak diren Baldintza Bereziak betetzen ez dituzten Erabiltzaileei Webgunera edo Zerbitzuetara sartzeko bidea ukatzeko edo kentzeko, edozein unetan eta aurrez abisatu beharrik gabe.
6. Jabetza Intelektuala eta Industriala
MONDRAGONek baimena ematen dio Erabiltzaileari bere ekipo informatikoan instalatutako softwareari buruzko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak eta enpresa sekretuak erabiltzeko, soilik Webgunea eta Zerbitzuak erabiltzeko, baldintza hauetan ezarritakoaren arabera. MONDRAGONek ez du beste era bateko inongo lizentziarik edo baimenik emango bere jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen gainean, enpresa sekretuen gainean edo Webgunearekin, Zerbitzuekin edo Edukiekin lotura duen beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.
Edozein Erabiltzaileren edo hirugarren baten ustez Edukietako bat jabetza intelektualeko eskubideak urratuta sartu bada Webgunean, jakinarazpen bat bidali beharko dio MONDRAGONi, hauek adierazita: (a) datu pertsonalak: erreklamazio egilearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea; (b) benetako izenpea edo baliokidea, ustez hautsi diren jabetza intelektualeko eskubideen titularraren datu pertsonalekin edo ustez hautsi diren jabetza intelektualeko eskubideen titularraren izenean eta haren kontura jarduteko baimena duen pertsonarenak; (c) ustez urratu diren jabetza intelektualeko eskubideen bitartez babesten diren Edukien adierazpen zehatza eta osoa, eta Eduki horiek Webgunearen zer tokitan dauden; (d) esandako Edukiak ustez urratu diren jabetza intelektualeko eskubideen titularrak baimendu gabe sartu direla berariaz eta argi dioen adierazpena; (e) jakinarazitako informazioa zehatza dela eta edukiak sartzean bere jabetza intelektualeko eskubideak urratu direla adieraziz erreklamazio egileak berariaz, argi eta bere erantzukizunpean egindako adierazpena.
Jakinarazpen horiek MONDRAGONi bidaliko zaizkio edo info@mondragoncorporation.com helbide honetara.
7.- Lege aplikagarria eta gatazkak ebaztea
Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira.
Baldintza hauen xedeko zerbitzuak ematetik sortu daitekeen edozein gatazka ebazteko, MONDRAGON eta Erabiltzailea MONDRAGONen helbide sozialeko Epaitegi eta Auzitegien menpe jartzen dira, , beste edozein eskumeni berariaz uko eginda. Halaber, Erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada ere, MONDRAGON eta Erabiltzailea Bergarako (Gipuzkoa) auzitegi eta epaitegien menpe jarriko dira, beste edozein eskumeni berariaz uko eginda.