Bizi ezazu
LEARTIKER esperientzia!
PERTSONENTZAKO teknologia
Elikagaien Teknologian eta Polimeroen Teknologian espezializatutako Zentro Teknologikoa gara, eta enpresa-ehunari balioa ematen diogu gure I+G+B jardueraren eta bere transferentzia egokiaren bidez. Zentro teknologiko multifokalizatu gisa RVCTI Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide gara eta Euskadiko Ikerketa eta Teknologia Aliantza BRTAren (www.brta.eus) parte gara. Irabazi asmorik gabeko lan-kooperatiba mistoa gara MONDRAGON Korporazioaren barruan, hain zuzen ere munduko kooperatibarik handiena (https://www.mondragon-corporation.com).
Talentua beti lehen postuan. Pertsonak zarete gure baliorik handiena eta zuen talentuak bultzatzen du gure egunerokoa. Horregatik, Leartiker-en talentua garatzen dugu. Hazten ari garen familia txiki bat gara… Eta proiektu zoragarri honen parte diren Pertsonen garapenerako Leartiker munduko lekurik onena izan dadin egiten dugu lan. Berrikuntza irekiko ereduan oinarrituta, lankidetzan eraiki dugu Leartiker proiektua, ezagutza balio erantsi bihurtuz, dibertsifikazio prozesuak erraztuz eta lanpostu berriak sortuz, batez ere toki mailan.
Gure jarduera teknologikoko bi arlo nagusietan, Elikagaien Teknologian eta Polimeroen Teknologian, eta dagozkien espezializazio eta ezagutzan oinarritutako formakuntza osoa eskaintzeko, eta aldia berean, talentu multzoa sortzeko, Leartiker Academy dugu; prestakuntza-programa indibidualizatua eta pertsonalizatua, pertsonak Leartiker-en edo euren lan inguruan ibilbide profesionala garatzeko behar dituzten trebetasun, gaitasun eta ezagutzak hornitzen dituena. Horretarako, inkorporazio berriak sektoreko egungo eta etorkizuneko tendentzietara lotutako proiektuetan txertatzen ditugu, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu, era horretan haien talentua eta ibilbide profesionala indartuz.
Benetako Pertsonak bilatzen ari gara, gure aktibo nagusia. Pertsona desberdinak jarduera eta espezializazio teknologiko ezberdinetarako. Helburu bera: Gure erronka teknologikoak konpontzea. Baina, batez ere, modu iraunkorrean balioa sortzeko konpromisoa hartu duten Pertsonak, gure balioak partekatzen eta transmititzen dituztenak.
NABARI DUZU JADA LEARTIKER ZIRRARA?
Gure erreferentziak
Gure langileek gure familiaren parte izatera eraman zituzten arrazoiak kontatzen dizkizute.
Leartiker proiektuko kide izateaz harro
Lehenbizi bezeroak
Talde lana eta lankidetza
Inguruko enpresen garapena
Enpresei balioa ematen diegu
Baikortasuna eta zehaztasun zientifikoa
LEARTIKER inguruan ibiltzea
Elkartuta dagoen talde handia gara, proiektu berezi eta ezberdin bat partekatuz, Elikagaien eta Polimeroen Teknologiak hainbat sektoretan jorratzen dituena, hala nola automozioa eta osasuna. Bere izendatzaile komuna, PERTSONAK.
Jarri gurekin harremanetan
Zalantzarik al duzu? Pozik gaude zu laguntzeko.
Kaixo!
Borja Angulo naiz, LEARTIKEReko PERTSONEN garapeneko arduraduna, zertan lagun zaitzaket?
- http://www.leartiker.com/
- bangulo@leartiker.com
- T. +34 946 169 162
- Xemein Etorbidea 12A-1º, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia