logotipo-copreci

Coprecin talentua erdigunean jartzen dugu, irtenbide teknologikoetan berritzen jarraitzeko.

Zergatik existitzen gara?

Sukaldaritza-esperientzia osasungarriak, erosoak eta seguruak sortzen laguntzen dugu, printzipio kooperatiboetan oinarrituz eta garapen jasangarria, ekonomikoa eta soziala modu iraunkorrean bultzatuz, gauden tokian gaudela.

Nola lan egiten dugu gure erakundean?

Pertsona erantzunkideak eta protagonistak bilatzen ditugu gure proiektu sozio-enpresariala eraikitzen jarraitzeko.

Zer eskaintzen diegu gure langileei?

  1. Izan protagonista: Enpresa parte-hartzailearen eredua gara, eta pertsonen protagonismo osoa dugu. Zatoz gurekin gure anbizioa marraztera. Lehen pertsonan asmo handiko proiektu sozioenpresariala eraikitzeko aukera izango duzu, eta pertsona konprometitu eta autoexijenteen kolektibo horren parte izango zara.
  2. Enpresa sendo batean garatu: Aukera ematen dizugu gurekin batera hazteko konpainia multikultural batean eta lidergo kooperatiboko estilo batekin, taldean lan eginez eta guztion ongia zainduz, parte-hartze, ikaskuntza eta autonomia sistema altuekin. Zatoz 60 urtean merkatuaren ezagutza sakona eta egiten jakitea garatu duen gure erakunde arin eta dinamikoaren parte izatera… Eta, muskuluarekin, beste 60 jarraitzeko.
  3. Parte hartu eraikitzen: Bidezko gizartea. Zaindu beharreko planeta. Aberastasuna sortzen dugu eta garapen komunitarioa bultzatzen dugu gure inguruan, ekonomia, ingurumen eta gizarte arloko ekimenen bidez. Ekonomikoki hazten ari den proiektu bat eraikitzen lagunduko duzu, estandar sozial, ekologiko, kultural, demokratiko eta solidarioei jarraituz. Ingurunea garatzeko ekimenak bultzatzen dituen erakunde bateko kide izateaz gain, ekimen horietan aktiboki parte hartzeko aukera izango duzu.
.69
Emakumeak (%)
Kokagunea (herrialde)
Eraldaketa soziala (€)

Gure erreferentizak

Lehen pertsonan…

“Kooperatiba oso bizi eta dinamiko batean egiten dut lan. Aitzindariak gara Managementaren ikuspegitik: kudeaketa-ereduetan ere berritzen dugu”

Elisa Uribeetxeberria
Motor eta ponpen aplikazioen negozioko zuzendaria

“Coprecin, segurtasuna, ergonomia, ordena eta garbitasuna garrantzitsuak dira. Lan-ingurune segurua eta garbia dut”.

Aintzane Gantxegi
Instalazio Erdiautomatikoko profesionala

“Planetarekin konprometitutako kooperatiba baten parte naiz. Zortea dut Copreciren jasangarritasuneranzko eraldaketa bizitzen ari naizelako; adibidez, Talde osoaren karbono-aztarnaren kalkuluan eta murrizketan parte hartzen ari naiz”

Irati Abaunz
Kalitate Garantiako burua

“Autonomia ematen didatela sentitzen dut, eta horrek aukera ematen dit autogestionatzeko eta profesionalki garatzeko.”

Aser Sánchez
IT analista funtzionala

Ezagutu gure egunerokotasuna

Ezagutu Copreci irudietan…

Ezagutu nahi zaitugu!

Zalantzarik bai?. Zuri laguntzeko prest gaude

Kaixo!
Susana, Lara eta Ana gara, Pertsonen sailekoak. Jarri gurekin harremanetan behar duzunerako.