MONDRAGON Peopleren Pribatutasun Politika
1. Arduraduna
MONDRAGON Corporación Cooperativa, S.Coop. –IFZ F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta 5; 1991-02-08an Kooperatiben Erregistroan 162 zenbakiarekin inskribatua; eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko datuak: 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324. idazpena–.
2. Zer datu tratatzen dugu?
“Hautagaiak” (erregistratutako erabiltzailea) MONDRAGON People Enplegu Atariaren bitartez ematen dituen datu guztiak tratatzen eta gordetzen ditugu. Atarian sartzea eta atariko zerbitzu eta funtzionaltasun guztiak erabiltzea bermatzeko behar diren datuak jasotzen ditugu, kanal askoko ingurune batetik:
- Hautagaiak erregistratzen denean ematen dituen datuak,
- Hautagaiak erregistrorako Login Social aukeratzen badu, hautagaiak aukeratutako Sare Sozialetik jakinarazten uzten dituen datuak.
- MONDRAGONek datu estatistikoetatik atera ditzakeen datuak.
- Cookieen bitartez gordetako informazioa (ikusi cookie politika).
Galdetegi bakoitzean adierazita dator zer datu eman behar diren ezinbestez zerbitzua emateko, horiek gabe ezinezkoa izango baita enplegu atarian erregistratzea eta ematen diren zerbitzuak erabiltzea.
Datuak MONDRAGONek tratatuko ditu, hautagaiak Zerbitzua erabiltzen ari den bitartean; hautagaia Zerbitzuan hamabi (12) hilabete inaktibo balego, MONDRAGONek bere profilaren datuak kenduko lituzke eta baja emango lioke, profila eguneratu gabe dagoela eta datu pertsonalaren kalitaterako mehatxua dela ulertzen baitu.
3. Helburua. Zer onartzen du hautagaiak bere datuak ematean?
“MONDRAGON People” Enplegu Atariak enplegu bilaketaren kudeaketa eskaintzen dio hautagaiari, 2 funtzionaltasun garbirekin:
- MONDRAGONeko enpresa kideen enplegu eskaintzetan izena ematea,
- Alerten zerbitzuan izena ematea, bere lehentasunak adierazita (zer enpresatan eta zer arlotan lan egitea gustatuko litzaiokeen). Zerbitzu honetan hautagaiak enplegu eta prestakuntza eskaintzen informazioa eskuratzen du, baita buletinak, komunikazioak eta markatu dituen lehentasunen gainean dagoen informazio interesgarria ere.
Hautagaiak berariaz onartzen du Atariaz baliatzeko eman dituen datuen tratamendua;
- Bere eduki eta funtzionaltasun guztietara sartzea
- Hautaketa prozesuetan izena emateko gestioa.
- Jakinarazpenak bide elektronikoetatik bidaltzea, helburu hauetarako:
- Bere CVa eguneratzeko eskaera
- Hautagaiak lehentasun moduan markatu dituen enplegu eskaintzak eta enpresen eta lan arloen gaineko informazio interesgarria.
- Emandako zerbitzuen nobedadeak eta pribatutasun politika honen aldaketak.
- B4work Appa deskargatzeko eskaera, Talent Clue Solutions, SLren marka.
Horretarako, beharrezkoa izango da hautagaien profilak lantzea edo beraien datuak segmentatzea, esandako jakinarazpenak modu pertsonalizatuan bidali ahal izateko. Hautagaia tratamendu horren aurka agertu daiteke edozein unetan, politika honetako 6. puntuan agertzen diren jarraibideak betez.
4. Hautagaiaren betebeharrak
Hautagaiak konpromisoa hartzen du ematen dituen datuak egiazkoak eta zehatzak izateko, eta eguneratuta edukitzeko, eta datuak aldatzen badira MONDRAGONi jakinarazteaz arduratuko da.
Hautagaiak MONDRAGONen fitxategietan hirugarrenen datu pertsonalak sartzen baditu, bera izango da datu horien erantzulea. Zentzu horretan, Hautagaiak hirugarrenaren berariazko baimena eskuratu beharko du aldez aurretik eta Pribatutasun Politika honetan jasotako baldintzen berri eman beharko dio hirugarrenari.
Hautagaia, halaber, behartuta dago MONDRAGON kaltegabe mantentzera, Hautagaiak Pribatutasun Politika hau ez betetzeagatik eragin dezakeen edozein erreklamazio, isun edo zigorrengatik.
5. Datuak hirugarrenei jakinarazten zaizkie?
a. Administrazio Publikoari, Epaitegiei eta Auzitegiei
Gobernuko agintaritzek, hala nola Estatuko segurtasun gorputzek, Epaileek edo Auzitegiek informazioa eskatu edo errekeritzen badute edo Legea betetzeko aurkeztu behar bada, MONDRAGONek hirugarren horiei jakinaraziko dizkie formalki eskatzen dituzten datuak
6. Nola gauzatu ditzake hautagaiak bere datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu, lekualdatu eta aurkatzeko eskubideak?
Hautagaiak beti edukiko du bere datuak aldatzeko edo Zerbitzuan baja emateko aukera, eta berak nahi duenean egin ahal izango du hori, arenhautagai profilean sartuta, MONDRAGON People atarian.
Hautagaiak, halaber, MONDRAGON Corporacion Cooperativa S. COOP.era jo dezake bere datuak eskuratu, ezabatu, zuzentzeko, lekualdatu eta aurkatzeko dituen eskubideak baliatzeko, Politika honen lehen puntuan agertzen den helbidera idatzita edo infopeople@mondragoncorporation.com helbidearen bitartez.Kasu bietan, Hautagaiak bere nortasun agiriaren, pasaportearen edo identifikaziorako balio duen beste agiri baten kopia bat atxiki beharko dio eskaerari.
7. Informazioaren Segurtasun eta Konfidentzialtasun neurriak
MONDRAGONek segurtasun neurri egokiak hartu ditu bere sistemetan eta fitxategietan. Eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu hautagaiak Atariaren bitartez ematen dituen datuak gaizki erabiltzea, galtzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko eta horrela datuen osotasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko.
8. Eta hautagaia adingabea baldin bada?
Adingabeek debekatuta dute Ataria erabiltzea. Hautagaiak, erregistratzen den unean eta pribatutasun politika berariaz onartzen duenean, adinez nagusia dela aitortzen du.
9. Cookie politika
MONDRAGONek cookieak erabiltzen ditu. Cookie Politikan duzu eskura horren gaineko informazio guztia.
10. Aldaketak Pribatutasun Politikan
MONDRAGONek zehatz-mehatz betetzen ditu hautagaien datuen babesari eta pribatutasunari buruzko lege aplikagarriak. Horretarako, eskubidea dauka Pribatutasun Politika honen baldintzak alde bakarretik aldatzeko, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, arauen aldaketaren batera egokitzeko edo Atariaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko.