Lan egiteko beste modu bat
MONDRAGONen uste dugu badela gauzak egiteko beste modu bat.
Gure esperientzia honek erabakigunearen erdian kokatuko zaitu, non parte aktibo eta protagonista bihurtuko zaren, eta hazteko eta zure onena emateko aukera ugari eskainiko zaizun.
Lehenik pertsonak:
esperientzia kooperatiboa
MONDRAGONen zure hitzak balio du. Pertsonen parte hartze aktiboa sustatzen dugu, eredu parte-hartzailea da gurea, non, iritzia emateaz gain, ekintzailea izan zaitezkeen eta zure enpresaren etorkizunari buruzko erabakiak har ditzakezun.
Zure esku dago
Konfiantza osoa dugu pertsonengan eta beren potentzialengan. “Harrobi” enpresak izanik, pertsonen garapena dugu erronka.
Gurekin profesionalki eta pertsonalki garatzeko aukerak izango dituzu. Profesionalki eta pertsonalki hazteko baliagarriak izango zaizkizun erronkak eta proiektuak izango dituzu. Zure esku dago.
MONDRAGON, berrikuntzaren ekosistema
MONDRAGONen etorkizuna dugu buruan: berrikuntzaren, lankidetzaren eta negozio berrien garapenaren alde jotzen dugu, gure lehiakortasuna epe luzera bermatzeko eta erronka teknologiko eta sozial handiei erantzuteko.
Berrikuntzan eta ekintzailetzan dihardugu munduari irekita dagoen sarean. Kooperatiben, gure 15 ikerketa zentroen, MONDRAGON Unibertsitatearen eta kanpoko nazioarteko erreferente ugariren arteko lankidetza sustatzen dugu. Aukera izango duzu arazo zehatzei modu bateratuan erantzuten dizkioten disziplina anitzeko taldeetan lan egiteko. Proiektu inspiratzailea eta dinamikoa da, gure gizartearen eta planetaren desafio berriekin bat egiten duena.
Gizartea eraldatzen dugu
Munduan erreferenteak gara enpresa arduratsua, demokratikoa eta iraunkorra egiteko dugun moduagatik. Pertsonen bizitza hobetzeko eta Garapen Iraunkorraren Helburuen moduko gizarte erronka berriei erantzuteko lankidetzan aritzen garen pertsonak gara. Hurrengo belaunaldiei pertsonentzako eta planetarentzako garapen eredu hobea utzi nahi diegu. Humanity at Work gara.