
Enpresa Berrikuntzan eta Proiektuen Kudeaketan espezialista (Irun - Oñati)
Mondragon Unibertsitatea.
Irun, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/06/20.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza.
Eskaintzaren deskribapena
Enpresagintza Fakultatean, Enpresa Berrikuntzan eta Proiektuen Kudeaketan aditua den pertsona bat bilatzen dugu Bidasoa eta Oñatiko gure campusetarako, metodologia arinetan, negozio-ereduen garapenean eta berrikuntzaren kudeaketan ezagutzak dituena.
Lanpostuaren eginkizunak:
- Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko unibertsitate-graduetako Berrikuntzaren eta Negozio Berrien arloko irakaskuntza, metodologia aktiboak eta formatu dualak integratuz. Irungo eta/edo Oñatiko campusetan.
- Enpresa-berrikuntzako proiektuen diseinuan, gauzatzean eta jarraipenean aktiboki parte hartzea.
- Proiektuen kudeaketa integrala, hasierako kontzepziotik inplementatu arte, metodologia arinak edo erlazionatuak erabiliz (Scrum, Kanban, Lean Startup, Growth Hacking, OKRs, etab.).
- Enpresekin lankidetzan aritzea transferentzia-proiektuetan, berrikuntza-estrategien eta negozio-ereduen garapenaren ikuspegitik.
- Finantzaketa publikoko deialdietarako proposamenak diseinatzea (EB, nazionalak, eskualdekoak).
Ikerketa-jardueretan parte hartzea eta ezagutza aplikatua sortzea.
Enpresagintzari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu:
Betekizunak
Prestakuntza:
- Gradua ADEn edo LEINNen, berrikuntzako, proiektuen kudeaketako edo eraldaketa digitaleko prestakuntza osagarriarekin.
- Diseinu, Antolaketa edo antzeko diziplinetako Ingeniaritzako Gradua.
Lanbide-esperientzia:
- Gutxienez 2 urte berrikuntza-proiektuen aholkularitzan edo kudeaketan.
- Berrikuntza-tresnen erabilera praktikoa, hala nola Design Thinking eta Lean Startup.
- Proiektuen kudeaketa integrala, batez ere metodologia arin edo hibridoekin.
- Erabiltzaile-mailan adimen artifizial sortzaileko tresnak ezagutzea.
Hizkuntzak:
- Euskara: maila altua
- Ingelesa: goi-maila
Balorazio positiboa egiten dugu:
- Lotutako arloetako doktoregoa, edo prozesuan egotea.
- Esperientzia finantzaketa publikorako transferentzia- edo ikerketa-proiektuen proposamenak idazten eta kudeatzen.
- Lankidetzako eta diziplina anitzeko inguruneetan lan egiteko gaitasuna.
- Irakaskuntza-esperientzia, batez ere ikasteko metodologia aktiboen erabileran.
- Euskal enpresa-ingurunea eta haren industria-ehuna ezagutzea.
- Adimen Artifizialeko teknologien ezagutza eta esperientzia, eta horiek berrikuntza-proiektuetan aplikatzea.
... eta trukean zer eskaintzen dizugu?
- Proiektu eraldatzailea: gure lanaren bidez gizartearen eta munduaren eraldaketa bilatzen dugu.
- Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak desberdinak dira.
- Taldea eta giro ona: lan talde gazte, anitz, dibertigarri eta konprometitu batekin egingo duzu lan.
- Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
- Lanerako autonomia eta auto-gestioa: gure lan egiteko ereduaren oinarria konfiantza da.
- Lan eredu hibridoa: konbinatu campusetako giro ona eta zuk nahi duzun lekutik lan egitea.
- Ordutegi malgua.
Hasiera data: 2025eko iraila
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea