5.035M€

SALMENTAK GUZTIRA

27.576

PERTSONA

6.021M€

SALMENTAK GUZTIRA

38.916

PERTSONA

29.205M€

LABORAL KUTXAK KUDEATUTAKO BALIABIDEAK

2.259

PERTSONA

2.008

PERTSONA I+Gn

186M€

INBERTITUTA URTERO I+Gn

387

PATENTE FAMILIAK INDARREAN

Berrikuntzaren Ekosistema Korporatiboa

92 kooperatiba autonomo eta independentek osatua, MONDRAGON Korporazioak 70.500 pertsona inguru enplegatzen ditu, eta gizartean duen inpaktuagatik, lehiakortasunagatik eta izaera berritzaileagatik ezagutzen da.

Egindako lanari esker, gure negozioetarako abantaila lehiakorrak identifikatzen ditugu, eta enpresa jarduera berriak, ezagutza eta pertsona prestatuak sortzen ditugu, berrikuntza korporatiboko eredu propio baten bidez.

Icono flecha
Churro
Puntos

(height)

(freq)

(width)

EKOSISTEMAREN ERAGILEAK 01

Berrikuntza eredu kolaboratibo batetik abiatuta, MONDRAGONek eragile korporatiboen egitura bat du, masa kritiko ikertzailea sortzearekin lerratuta, eta ikerketa zentro-unibertsitate-enpresa lankidetza bultzatzen duten finantza baliabideak eta azpiegiturak bermatuta.

Icono flecha
Teknologia gakoen eta azpiegituren garapena P4 Berrikuntza irekirako bultzada P3 Berrikuntzaeta ekintzailetzakulturaren garapena P2 Enpresa berritzekoeta sustatzekoestrategia definitzea P1 Ebaluazioa,hedapenaeta ikaskuntza S1 Finantzaketapubliko eta pribatua S2 Berrikuntzarenmarketina S3 Berrikuntzarakoharremaninstituzionalak S4 Aukerakidentifikatzea eta egituratzea P5 Inkubazio proiektuen garapena P6 Enpresa berriakabiaraztea edo lehendik dauden enpresetanparte hartzea P7 Enpresa berritzekoeta sustatzekoestrategia definitzea P1 Berrikuntzaeta ekintzailetzakulturaren garapena P2 Berrikuntza irekirako bultzada P3 Teknologia gakoen eta azpiegituren garapena P4 Aukerakidentifikatzea eta egituratzea P5 Inkubazio proiektuen garapena P6 Enpresa berriakabiaraztea edo lehendik dauden enpresetanparte hartzea P7 Ebaluazioa,hedapenaeta ikaskuntza S1 Finantzaketapubliko eta pribatua S2 Berrikuntzarenmarketina S3 Berrikuntzarakoharremaninstituzionalak S4 Berrikuntza irekirako bultzada P4 Teknologia gakoen eta azpiegituren garapena P3 Berrikuntzaeta ekintzailetzakulturaren garapena P2 Enpresa berritzekoeta sustatzekoestrategia definitzea P1 Ebaluazioa,hedapenaeta ikaskuntza S1 Finantzaketapubliko eta pribatua S2 Berrikuntzarenmarketina S3 Berrikuntzarakoharremaninstituzionalak S4 Aukerakidentifikatzea eta egituratzea P5 Inkubazio proiektuen garapena P6 Enpresa berriakabiaraztea edo lehendik dauden enpresetanparte hartzea P7 Enpresa berritzekoeta sustatzekoestrategia definitzea P1 Berrikuntzaeta ekintzailetzakulturaren garapena P2 Teknologia gakoen eta azpiegituren garapena P3 Berrikuntza irekirako bultzada P4 Aukerakidentifikatzea eta egituratzea P5 Inkubazio proiektuen garapena P6 Enpresa berriakabiaraztea edo lehendik dauden enpresetanparte hartzea P7 Ebaluazioa,hedapenaeta ikaskuntza S1 Finantzaketapubliko eta pribatua S2 Berrikuntzarenmarketina P1 Berrikuntzarakoharremaninstituzionalak S3

Orientazio eta gaikuntza

Sustapena

Berrikuntzarako laguntza

Berrikuntza eredua 02

MONDRAGONen berrikuntza eta sustapen sistema korporatibo integratua garatu dugu, gure erakundeen eta kolaboratzaile sare osoaren ezagutza kolektiboa eta askotariko gaitasunak baliatzeko aukera ematen diguna. Prozesukako metodologia baten bidez, egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuten dieten irtenbide berritzaileak sortzen ditugu, hazkunde jasangarri eta lehiakorra bultzatzeko.

Puzle Puntos

Icono flecha

Jarduera sektoreak 03

MONDRAGONek bere antolamenduan industria, finantza eta banaketa arloetan presente dauden kooperatibak eta erakundeak biltzen ditu, eta bulego komertzialak eta ekoizpen ezarpenak ditu bost kontinenteetan. Ikerketari eta berrikuntzari eskainitako etengabeko ahaleginei esker, produktu, zerbitzu eta negozio eredu berriak gara ditzakegu hainbat sektore estrategikotan.

charles-forerunner-gapyvvug1m8-unsplash.jpg
artur-aldyrkhanov-_omyghpwgeu-unsplash.jpg
sam-poullain-tuazpj1uazs-unsplash.jpg

Automobilgintza eta mugikortasuna

Icono cerrar


Automobilgintza eta mugikortasun sektoreetarako irtenbide berritzaile eta jasangarriak garatzen ditugu. Ekipo ondasunen eta tresnen ekoizpena, ibilgailurako osagai metaliko eta plastikoen fabrikazioa (esekidura eta frenoa, motorra eta transmisioa, zutabeak, aurrealdeko eta atzeko moduluak, aginte panelak, eroanbideak eta estankotasuna, bibrazioen aurkakoa, hagunak eta abar) zein bizikleten fabrikazioa.

brazo_de_suspension_fagor_ederlan.jpg panel_frontal_maier.jpg heating_cooling_cikautxo.jpg llanta_mapsa.png disco_de_freno_fagor_ederlan.jpg pedal_batz.jpg

Etxerako soluzioak

Icono cerrar


Irtenbideak sortzen ditugu pertsonek bizimodu erosoagoa eta seguruagoa izan dezaten etxeko eguneroko egoeretan. Etxetresna elektrikoetarako osagaien fabrikazioa, berokuntza eta klimatizazio sistemak, soluzio domotikoak eta TB seinaleak hartzeko eta banatzeko sistemak.

51556956293_1a2b4e0683_o.jpg valvula.jpg cocina.jpg calentador_domusa.jpg antena_fagor_electronica.jpg

Ekipo ondasunak, robotika eta fabrikazioa

Icono cerrar


Prozesuak eta ekipamenduak garatzen ditugu, fabrikazioa efiziente, seguru, jasangarri eta kalitate handiagokoa izan dadin, bezeroa eta haren beharrak balio katearen hasieratik integratuz. Makineria, tresnak eta erremintak, kontrol sistemak eta fabrikazio sistema adimendunak (4.0 Industria). Besteak beste, espezialistak gara tornuak, fresatzeko makinak, artezteko makinak, mekanizazio zentroak, prentsak eta muntaia automatizatuko lerroak diseinatzen eta fabrikatzen.

fagor_arrasate.jpg mondragon_assembly.png danobatgroup.jpg fagor_automation.jpg

Eraikuntza, azpiegiturak eta energia

Icono cerrar


Gure ahalmenetan sartzen dira lurraldeen plangintza eta espazio eta azpiegituren eraldaketa eta sorkuntza, eraikin berrien eta obra zibilaren ingeniaritza eta exekuzioa barne. Halaber, energia sortzeko eta biltegiratzeko, instalazioak mantentzeko eta ostalaritzako ekipamenduetarako irtenbideak garatzen ditugu.

alcala_magna_krean.png ekian.jpg fagor_professional.jpg

Enpresa zerbitzuak eta talentuaren garapena

Icono cerrar


Ingeniaritza, aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuen eskaintza zabala dugu enpresak eraldatu eta kudeatzera, pertsonak garatzera eta talentua erakarri eta dinamizatzera zuzenduta. Honatx zerbitzu horietako batzuk:


· Aholkularitza, garapena eta outsourcing IT
· Sektore publikoko enpresa eta erakundeei zuzendutako aholkularitza juridiko integrala
· Finantza analisi eta berregituraketak
· Giza baliabideen hautaketa eta erakarmena
· Prozesu industrialen birdiseinua
· Arkitektura proiektuen garapena
· Hiri eta hiri inguruneen plangintza

pexels-christina-morillo-1181263-1.jpg garaia.jpg rawpixel-678089-unsplash.jpg imagen2.jpg

Osasuna, ongizatea eta zahartzea

Icono cerrar


Osasunaren eta arlo soziosanitarioaren sektoreetan soluzio eta zerbitzu berritzaileak garatzen eta merkaturatzen ditugu, pertsonen osasuna, ongizatea eta segurtasuna hobetzera bideratuta. Gure proposamenen zorroan sartzen dira, besteak beste: material sanitarioa, lagin biologikoen eta sendagaien kudeaketa eta biltegiratzea, elektromedikuntza, telemedikuntza, ekipamendu soziosanitarioa, enpresentzako zerbitzu medikoak, etxeko zaintza zerbitzuak eta egoitza zerbitzuak.

bexencardio.jpg gsr.jpg bexenmedical.jpg osarten.jpg bexenbioservices.jpg fhealthcare.jpg bihar.jpg

Elikadura osasungarria eta jasangarria

Icono cerrar


Gure jardueren zorroan daude elikadura banaketaren estatuko operadore nagusietako bat, komunitateentzako catering zerbitzuak (eskolak, ospitaleak, zahar egoitzak eta enpresetako jantokiak) eta ostalaritza eta jatetxe kolektiboko sektoreetarako ekipamendu ekoizleak. MONDRAGON Korporazioak arlo horietan duen estrategiaren barruan, kontsumo ohitura osasungarri eta jasangarriagoak bultzatzea eta sustatzea funtsezko elementua da.

eroski.jpg linea_self.jpg horno_industrial_fagor_professional.jpg comedor_escolar.jpg

Banka, aseguruak eta aurreikuspen soziala

Icono cerrar


Laboral Kutxa eta LagunAro markekin, produktu eta zerbitzu sorta zabala eskaintzen dugu, hala nola aurrezki kontuak, maileguak, hipotekak, inbertsio zerbitzuak eta aseguruak partikularrentzat, autonomoentzat eta enpresentzat. Halaber, bazkide kooperatibistentzako laguntza eta aurreikuspen sozialeko sistema bat dugu, erretiro planak eta osasun laguntza jasotzen dituena, beste elementu batzuen artean.

laboral_kutxa.jpg seguros.jpg prevision.jpg

Icono flecha
Puzle

Teknologia gakoak 04

Digitalizazio eta jasangarritasunaren esparruetan giltzarri diren teknologien ikerketaren eta berrikuntzaren bidez, MONDRAGON Korporazioa abangoardian dago etorkizuneko sektoreetarako produktu, zerbitzu eta negozio eredu berrien garapenean.

  • Logo

    Adimen Artifiziala

    Icono flecha

    Gizakiaren prozesu mentalak imitatzea sistema informatikoen bidez, hizkuntza naturala ikasteko, aztertzeko, prozesatzeko, itzulpen automatikorako eta erabakiak hartzeko gaitasunak sortuz, algoritmoetan eta eredu matematikoetan oinarrituta.

    ai.jpg
  • Logo

    Biki digitala

    Icono flecha

    Aktibo, prozesu edo sistema baten eredu birtuala, denbora errealeko datuekin elikatua, haren egoera eta/edo portaera islatzen duena, analisiak egiteko, simulazioak egiteko, erabakiak hartzeko eta optimizatzeko.

    gemelo_digital.jpg
  • Logo

    Robotika

    Icono flecha

    Automatikoki edo giza laguntzarekin zereginak gauzatzeko gai diren makinak diseinatzea, eraikitzea eta programatzea. Robotika kolaboratiboa.

    imagen1.jpg
  • Logo

    Gauzen Internet (IoT)

    Icono flecha

    Sentsorez eta eragingailuz hornitutako gailu fisikoak Internet bidez interkonektatzea, datuak biltzeko, transmititzeko eta jasotzeko, erabakiak automatikoki eta modu adimentsuan hartu ahal izateko. Edge-Cloud konputazioa.

    iot_2.jpg
  • Logo

    Inprimaketa aurreratua

    Icono flecha

    3D inprimaketa teknologien multzoa, material metaliko, plastiko, konposatu edo biomaterialen estratifikaziotik abiatuta, osagaiak fabrikatzeko. Elektronika inprimatua. In-mold electronics.

    zmorph-all-in-one-3d-printers-efbgbluyik4-unsplash.jpg
  • Logo

    Sistema ziberfisikoak (CPS)

    Icono flecha

    Datuak, sareak eta elementu fisikoak konputatzeko eta biltegiratzeko sistema integratuak, denbora errealean prozesuak monitorizatzeko eta kontrolatzeko. Elektronika txertatua eta kontrol algoritmo banatuak.

    cfs.jpg
  • Logo

    Zibersegurtasuna

    Icono flecha

    Sistema informatikoak, sareak eta datuak mehatxu zibernetikoen aurka babesteko diseinatutako protokolo eta tresnen multzoa, informazioaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatuz. Blockchain.

    ciberseguridad.jpg
  • Logo

    Ikusmena eta ikuskaritza

    Icono flecha

    Objektuak aztertzeko irudiak prozesatzeko sistema optikoak eta algoritmoak, kalitatea kontrolatzeko eta prozesuak automatizatzeko aplika daitezkeenak. Kamera adimendunak.

    imagen1.jpg
  • Logo

    Gizakia-makina interfazea (HMI)

    Icono flecha

    Erabiltzaileari gailu teknologikoekin interakzioan aritzea eta kontrolatzea ahalbidetzen dioten ikusmen, ukimen eta sarrera/irteerako gailuak. Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua.

    close-up-hand-holding-futuristic-screen-1.jpg
  • Logo

    Serbitizazioa

    Icono flecha

    Produktu bati lotutako zerbitzuak, negozioaren balioa soluzioaren ustiapen integrala izan dadin, produktuaren salmentatik harago. Datuetan oinarritutako negozio eredu berriak.

    pexels-rfstudio-3825584.jpg
  • Logo

    Energia berriztagarriak

    Icono flecha

    Baliabide natural agorrezinetatik datozen energiak, jasangarriak eta emisio gutxi sortzen dutenak. Besteak beste: eguzkia, eolikoa, biomasa, geotermikoa edo marearen energia. Hidrogeno berdea sortzea.

    imagen2.jpg
  • Logo

    Energia biltegiratzea

    Icono flecha

    Energia metatzeko teknologia eta gailuen multzoa, hornidura egonkorra eta iraunkorra bermatzea ahalbidetzen duena, eta energiaren eskaintza eta eskaera orekatzen laguntzen duena. Bateriak.

    turnkey-lines-for-batteries-modules-packs-assembly3.jpg
  • Logo

    Potentziako elektronika

    Icono flecha

    Energia elektrikoaren kontrol eraginkorra gailu elektronikoen bidez, hala nola bihurgailuen eta artezgailuen bidez. Helburua da energiaren sorrera, transmisioa eta erabilera optimizatzea, prozesuan galerak minimizatuz.

    semiconductores-sector-industrial.jpg
  • Logo

    Makina elektrikoak

    Icono flecha

    Sektore anitzeko aplikazioetan motor elektrikoak eta serbomotorrak diseinatzeko eta optimizatzeko teknologiak. Makina eta iman alternatiboen arkitektura berriak.

    imagen3.jpg
  • Logo

    Prozesu termikoak

    Icono flecha

    Osagai eta prozesu industrialen esparruan, osagaiak berotzeko edo hozteko teknologiak, abiadura lortzeko eta energia optimizatzeko. Indukzioa, erresistentzia, infragorria.

    radiant-heaters-2.jpg
  • Logo

    Ekonomia zirkularra

    Icono flecha

    Hondakinak minimizatzea eta produktuak eta materialak ahalik eta gehien berrerabili, birziklatu eta berritzea sustatzen duen ikuspegi ekonomiko jasangarria, ingurumena errespetatuko duen sistema eraginkorrago bat sortzeko. Atal honetan produktuaren pasaporte digitalak, ekodiseinu prozesuak eta birfabrikazio prozesuak sartzen dira.

    imagen1.jpg
  • Logo

    Kutsadura zuzentzea

    Icono flecha

    Airearen, uraren, lurzoruaren edo beste baliabide natural batzuen kutsadurak eragindako kalteak arintzeko edo lehengoratzeko estrategia eta ekintzen multzoa. Ekar ditzakeen neurrien artean daude, besteak beste, teknologia garbiagoak ezartzea, kaltetutako ekosistemak lehengoratzea edo praktika jasangarriak sustatzea. Emisioak iragaztea, urak araztea, lurzoru kutsatuak berreskuratzea, etab.

    realistic-water-drop-with-ecosystem_1.jpg
  • Logo

    Material arinduak

    Icono flecha

    Konbentzionalak baino dentsitate txikiagoa izateko diseinatutako materialak, eraikuntza, ibilgailuen fabrikazioa edo ingeniaritza aeroespaziala bezalako aplikazioetarako propietate mekaniko egokiak kontserbatzen dituztenak, horrela, hainbat sektoretako efizientzian eta jasangarritasunean laguntzeko. Konpositeak, zuntzak eta metal aleazio berriak.

    shubham-dhage-w3sia2ldmig-unsplash.jpg
  • Logo

    Material aurreratuak

    Icono flecha

    Erresistentzia, eroankortasun, iraunkortasun edo funtzio espezifikoak betetzeko gaitasunari dagokienez, propietate hobetuak dituzten materialak, zeinak fabrikazio eta diseinuko teknologia aurreratuen bidez garatzen diren. Adibidez: biomaterialak, material aktiboak, material isolatzaileak, 3D inprimaketarako materialak, multimaterialak, nanomaterialak, estaldura aurreratuak eta tinta funtzionalak.

    imagen1.jpg
  • Logo

    Proteina alternatiboak

    Icono flecha

    Animalia iturrietatik eratorritakoak ez direnak, jatorria landare, mikrobio edo zeluletan izan dezaketenak, hala nola: lekaleak, soja, algak, onddoak, intsektuak edo laborategian hazitako proteinak.

    chuttersnap-umncjq4kpca-unsplash.jpg
Foto Naranja
Churro decoración

Icono flecha
Puntos Onda

Kanpoko harremanak 05

MONDRAGON berrikuntza eta ikerketa inguruneetako elkarte, aliantza teknologiko, fundazio, agentzia, plataforma teknologiko, ikerketa eragile eta klusterretako kidea da, eta horrek sareko lana ahalbidetzen du, berrikuntza irekiaren kontzeptua indartuta.

Foto regional Foto estatal Foto europea

Icono flecha

Lankidetza proiektuak 06

MONDRAGONek eta bere erakundeek I+G+Ban laguntzeko Europako hainbat programatan parte hartzen dute, epe ertain eta luzera dituen erronka teknologikoak ebazteko eta balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu berriak garatzeko. Jarraian, proiektu adierazgarrien adibide batzuk erakusten dira.

  • Horizon Europe

  • Interreg

  • Erasmus

  • EIT Manufacturing

  • EIT Food

  • RFCS

  • Digital Europe

  • Eureka

  • PRIMA

  • EDF

+100

Europako proposamenak urtean

+20%

Lideratutako proposamenak

+30%

Arrakasta tasa

+50

Abian diren proiektuak